Azpeitiako taldeak buelta eman zion Getxok oso zaila ipini zion partidari. 13 puntuko aldea izan zuten bizkaitarrek 5 minuturen faltan, baina gipuzkoarrek partidua itxi zuten 16-2ko partzialarekin garaipena lortzeko eta bakarkako liderra izaten jarraitzeko. Lehen Mailan, hirugarren porrot jarraian jaso zuen Reproduccion ART Araski.

LEHEN MAILA

Asteburuko berria izan zen Reproduccion ART Araskiren hirugarren porrota jarraian. Kike Diaz de Garayorenek galdu egin zuten Fonseca Basket Navarraren etxean (60-50), etxekoen bigarren zati handiaren ondoren (34-20). Nahiz eta bolada txarra, hirugarren postuan mantentzen dira gasteiztarrak, lau garaipeneko aldearekin seigarren postuarekiko.

Araskiren gainetik, La Salle Zurekin Bus eta Campus Prometeren etxetik kanpoko garaipen errazak: +36 bilbotarrentzat Mutilvan, +18 errioxarrentzat Donostin, Easo San Martin Merkatuaren aurka.

Donostiarren porrotak, Tabirakorenarekin baterak (62-67 Landakon, Bera Bera Bultzen aurka, 13-24ko emaitzarekin azken laurdenean), Lointek Gernikari ihes egiteko aukera eman dio. Busturialdekoek asteburua itxi zuten Leioa SBT-aren aurkako derbian irabaziz, 10-0eko partzial erabakigarri batekin azken minutuetan.

16. jardunaldia ireki zen Megacalzado Ardoiren garaipenarekin LogroƱon (52-59), bigarren laurdenetik aurretik izan eta gero. Eta Universidad Deusto Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua eta erabatekoa lortu zuen Hondartzan (40-78), lehen zati iksugarriari esker (13-36)

BIGARREN MAILA

Partiduaren amaiera ikaragarria Azkoitiako kiroldegian. Hirugarren laurden handiari esker, 16 puntuko aldea izan zuen Getxo azken laurdenaren faltan (36-52). Eta bost minutu beranduago, +13 bizkaitarren alde. Baina Txintxu Gozotegia ISB-ak erremontada bikaina sortu zuen: 13-0eko partziala partidua berdintzeko eta, Delgadoren bi libreen ondoren, Iturralderen hiruko erabakigarriak garaipen ikusgarria lortzeko (57-56).

Azpeitiarrak bakarkako liderrak dira, partida bateko aldearekin Afilados Gasteiz Arabarekiko eta bi San Ignaciorekiko. Gasteiztarrek zein nafarrek garaipen erosoak lortu zituzten Bera Bera MRW Amara eta Paules Galtzagorriren aurka, hurrenez hurren.

Paz de Ziganda Ikastolak (+4 Pradejonen) eta Askartza Claret Andrasak (+13 Kaleangora Liceo Monjardinen aurka) ere eskuratu zuten garaipena; beraz, Igoera Faserako borroka aldaketarik gabe mantentzen da.

Eta sailkapeneko zona nobleko lehia zuzenean, Mungia ST-ak garaipena lortu zuen Bilboko La Casillan (60-63). Nahiz eta porrota jaso, Mazarredo Fisioterapia Unamunok aberage mantendu zuen, lehen itzuliko 57-65eko emaitzari esker.

Eta jardunaldia osatu zen Maristas Auto Ireguak lortutako garaipenarekin, Inmobiliaria Dato40 Tojuren kontran (52-49).