LA SALLE VERSIA izan da Nesken Lehen Mailako denboraldi amaierako Final 4aren txapelduna.
Asteburu bikaina Gasteizko Mendizorrotza Kiroldegian bizitakoa pasa den asteburuan.
Final-erdiak larunbatean izan ziren LA SALLE VERSIA eta SAN IGNACIO PREMO-k jokatuz lehenengo 17:00etan. Neurketa oso gorabeheratsua izan zen bi taldeena hasieratik. Lehenengo zatian urduritasuna nabaria izan zen eta bi taldeak asko barkatu zuten batez ere saski azpian. Bigarren zatian finago egon ziren baina ez batak ez besteak ez zuten partidua haustea lortu eta 42-42ko emaitzarekin luzapenera joan ziren. Bertan tira-bira sendo baten ostean Lucia Leguinak bi jaurtiketa libre sartu zituen 5 segunduren faltan bere taldea finalera sailkatzea lortuz 51-49.
Bigarren final-erdia 19:30etan jokatu zen JARDINERIA GORBEIA ARASKI eta IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-ren artean. Norgehiagoka hau ere oso parekatuta egon zen azken momentura arte. Hala ere Gasteiztarrak aurretik jarri ziren lehenengo laurden bukaeran eta horrela egon ziren momentu oro Donostiarrei aurretik jartzea utzi gabe. Neurketa honetan talde bakoitzak bere momentua eduki zuen eta ematen zuenean etxekoak partidua hausten zutela Donostikoak berregin egiten ziren partzial on bati esker. Azken minutuak infartuzkoak izan ziren eta 64-61eko emaitzarekin 5 segunduren faltan Iratxe Perezek hiruko bat jaurti zuen bakar bakarrik neurketa luzapenera eramateko baina, ez zen sartu.
Finala beraz JARDINERIA GORBEIA ARASKI eta LA SALLE VERSIA-k jokatu zuten igandean arratsaldeko 18:00etan. Hasiera batean neurketa oso estua espero zen baina Bilbotarrak oso sendo atera ziren eta Gasteiztarren gainetik pasa ziren lehenengo zatian 24-44 joanez atsedenaldira. Bigarren zatian berdekoak hobeto hasi ziren 8-0eko partzial batekin baina horikoak segituan konpondu zuten 0-11ko batekin erantzuten. Azkeneko laurdenean hartu-eman bizia eduki zuten bi taldeak baina aldeak ez ziren mugitu eta, 52-68ko emaitzarekin, LA SALLE VERSIA txapeldun bilakatu zen.
Aipatu beharra dago gainera Bilbotarrak LF2-ra igotzeko igoera fasea jokatuko dutela UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-rekin batera.
ZORIONAK!