Gasteizen ospatuko da beste behin Nesken Bigarren Mailako Final 4a, oraingo honetan Divino Maestro Kiroldegian.

Lehenengo final-erdia larunbatean 16:30etan izango da CONET FACILITY ARABA eta NAVASKET-en artean. Denboraldian lehenengo fasean neurtu ziren bi taldeak. Orduan Gasteiztarrak irabazi zituzten bi partiduak baina geroztik gauzak asko aldatu dira. Izan ere A1 multzoan dena oso estu egon da eta igoera Final 4 hau inoiz baino parekatsuagoa izango dela ematen du. Arabakoak etxean jokatzen dutela ondo aprobetxatu beharko dute irabaztea ez delako erraza izango.

Bigarren final-erdia 19:00etan izango da ARANGUREN MUTILBASKET eta GETXO SBT-ren artean. Bi talde hauek bigarren fasean ikusi dute elkar eta bukaerako sailkapenean berdinduta amaitu dute. Beraien arteko lehietan bakoitzak bere etxean irabazi du alde handiarekin. Oraingoan biak etxetik kanpo daude beraz ez dago irabazteko faboritorik. Neurketa oso parekatsua izango da mailaz igo nahi duten bi talde hauen artean.

Finala igandean izango da arratsaldeko 17:30etan.

Irabazlea, GRAFICAS JUARISTI ZKE-rekin batera Nesken Lehen Mailara igoko da.

ZORTE ON GUZTIOI!!