Gaur egungo egoeraren  aurrean eta kirol eta osasun agintariek COVID-19ren krisiari buruzko egindako gomendioei jarraituz, Euskal Saskibaloi Federazioak erabaki du entrenatzaileentzako kurtso guztietako saio presentzialak eta praktikak atzeratzea, hurrengo abisura arte. Saio ez-presentzialak aurreikusitako moduan egingo dira.