Laugarren garaipen jarraian lortu zuen Ointxeko taldeak Gascan, liderra den AC+1 Pielagos-en atzetik kokatzeko. Eta Mikel Truebako derbian, garaipena CB Santurtzirentzat, bere antolatzailearen jokaera nagusiari esker. Betolaza izan da jardunaldiko MVP. Gainera, Ulacia Zarautzek Arha Hoteles-en bolada onari agur esan zion.

Bigarren postua hartu du Mondragon Unibertsitateak Easo Bodegas Mugaren aurkako derbian irabazi (63-77) eta Ulacia Zarautzen garaipena aprobetxatu eta gero. Laugarren garaipen jarraian Iñaki Ogararen taldearentzat, beti aurretik Gascako partiduan. Donostiarrek, aitzitik, sei porrot jaso zituzten azken zazpi neurketetan eta bosgarren postura jaitsi dira.

Asteburuko bigarren derbian, CB Santurtzi SK-ak Baskoniari gailendu zion (75-68). Bizkaitarrek norgehiagoka apurta zuten hirugarren laurdenean, bi protagonista izan zituen partidu batean: Imanol Artiñano eta Jon Betolaza. 6 puntu, 9 errebote, 12 asistentzia, 8 lapurreta eta 35ko balorazioa lortu zituen antolatzaileak, pibotak, berriz, 28 puntu eta 28ko balorazioa,

Derbiez gain, gure taldeek beste bi garaipen eskuratu zituzten. Asteburuko poz handia iritsi zen igandeko azken partiduan. Aritzbatalden eta luzapenean, Ulacia Zarautzek bolada onean zegoen Arha Hoteles-i irabazi zion (77-74). Kostaldeko taldeak bigarren garaipen jarraian erdietsi zuen eta bederatzigarren postura igo dira.

Aldirin, Goierri Iparragirre 2020-ak berriro irabazi egin zuen etxean. Oso garaipen garrantzitsua hartu zuten Xabier Chicorenek CB La Flecharen aurka (68-61), bere aukerak mantentzeko salbaziorako borrokan. Gipuzkoarrek ia erabakita utzi zuen partidua hirugarren laurdenean (52-44).

Eta Landakon, seigarren porrot jarraian Tabirako Baquerentzat. Hasiera onaren ondoren, Julen Berrocalenek ezin izan zuten ezer egin aurkari zuzena den CB Valle de Egüesen aurka (52-69). %22a hirukoetan bizkaitarrentzat, orain azken-hirugarren postuan.

(ARGAZKIA: AD Cantbasket)