Moreek bolada onean jarraitzen dute eta atzo, Durangoko derbian, garaipen garrantzitsua eta aberagea eskuratu zituzten. Gainera, bere bolada txarrari agur esan zion Easo Bodegas Mugak, sufrimenduz beteriko garaipena Mondragon Unibertsitatearentzat eta sailkapeneko erdiko postuetan finkatzen da Baskonia

Laugarren garaipen jarraian Ezkerraldeko gizonentzat. CB Santurtzik garaipena eta aberage hartu zituen Landakotik, lehen zatian partidu parekatuan, nahiz eta moreak aurretik egon ziren lehen laurdenaren amaieran. Bigarren zatian, bisitarien defentsa intentsitatea klabe izan zen partida apurtzeko, 20 puntuko aldearekin. Asmatze eta aiurria falta izan zitzaizkion Tabirakori. Garaipen honekin, bederatzigarren postura igo dira moreak, atzoko aurkaria gaindituz.

Donostian, bere bolada txarrari agur esan zion Easo Bodegas Mugak, aurkari zuzenari irabazita: donostiarrek Megacalzado Ardoi gainditu zuten 61-54ko emaitzarekin, defentsa lan bikainari esker bigarren zatian (31-19). Hirugarren postuan mantentzen dira Gotzon Arrietarenak.

Eta laugarrenean dago Mondragon Unibertsitatea. Asko sufritu ziren IΓ±aki Ogararen gizonak azken postuan dagoen Manteneo Filipenses-en zelaian eta azken minutu bikainak behar izan zituzten partidari buelta emateko (68-71).

Gasteizen iritsi zen asteburuko laugarren garaipena: Baskoniak CB La Flecha mendean hartu zuen, 71-62ko emaitzarekin. Gasteiztarren hasiera ona, bisitarien erreakzioa eta lasaitasun gehiago bigarren zatian. Denboraldiko hamargarren garaipena Miguel Angel Hoyo taldearentzat, sailkapeneko erdi postuetan jarraitzeko.

Eta Aritzbatalden, Ulacia Zarautzek ez zuen aukerarik izan liderra den AC+1 Pielagos. Kantabriarrak oso sendo hasi ziren (13-24) eta beti aurretik mantendu ziren, nahiz eta etxekoen bigarren laurden ona.