2019/20ko denboraldia ikusgarria izaten ari da gure taldeentzat. Bost euskal taldeek jokatu edo jokatuko dituzte bere mailako Kopak. Eta jada daukagu titulu bat: Juaristi ISB-ak lortutako LEB Plata Kopa, Azpeitiako Kiroldegian.

ENDESA LIGA – ERREGE KOPA

RETAbet Bilbao Basketek irabazi behar zuen Malagan ospatuko den Errege Koparako txartela lortzeko eta Alex Mumbrurenek era ikusgarrian lortu zuten: luzapenean eta Palau Blaugranan.

Denboraldi baten ondoren Urrezko LEB ligan, talde bizkaitarrak lehen itzuli bikaina, 10 garaipenekin, eta bere sari handiaz gozatuko du, Malagan (Otsaila, 13tik 16ra). Final laurdenetan, aurkaririk zailena: liderra den Real Madril.

EMAKUMEZKOEN ENDESA LIGA – ERREGINA KOPA

Bigarren urtez jarraian, Lointek Gernikak eta RPK Araskik Erregina Kopa jokatuko dute (Salamanka, Martxoaren 5tik 8ra). Bakarrik IDK Gipuzkoa falta izan zen pasaden denboraldiko arraskasta handia berriro izateko.

Eta bigarren urtez jarraian, derbia izango dugu final laurdenetan. Astearte honetan Salamankan ospatutako zozketaren ondoren, Lointek Gernikak eta RPK Araskik elkar ikusiko dute txapelketako lehen neurketan.

URREZKO LEB – PRINTZESA KOPA

Delteco Gipuzkoa Basket-en lehen itzuli handia. Caceres Patrimonio de la Humanidad-en aurkako garaipenarekin, Marcelo Nicolarenek bigarren postua eta Printzesa Koparako pasea ziurtatu zituzten.

Otsailaren 5ean, asteazkena, jokatuko da torneoa, Pisuerga Pabilioian, eta Carramimbre Valladolid izango da anfitrioia. 16. jardunaldian, Valladolideko taldeak donostiarrei irabazi zien 4 puntugatik. Kopa irabazten badu eta igoera zuzena ez du lortzen, Delteco GBC-ak kantxa faktorea izango du final laurdenetan.

ZILARREZKO LEB – LEB PLATA KOPA

Denboraldiko lehen poz handia gure saskibaloiarentzat Abenduaren 28an iritsi zen, Azpeitiako Kiroldegian. Giro ederrarekin harmailetan, Juaristi ISB-ak erremontada bikaina lortu zuen azken minututan titulua eskuratzeko Basquet Gironaren aurrean.

Garaipen honi esker, playoffetarako txartela lortzen badute, azpeitiarrek kantxa faktorea izango dute kanporaketa guztietan.