Donostiako taldeak lider berria den AC+1 Pielagos-en kantxan galdu egin zuen (71-63) eta bigarren postuan bukatu du lehen itzulia. HIrugarrenean kokatu da Mondragon Unibertsitatea, Santurtziko derbian irabazi eta gero. Kanpoko garaipena ere bigarren derbian: Tabirako BaquΓ©k Goierri Iparragirre 2020 gainditu zuen. Eta meritu handiko garaipena Ulacia Zarautz-entzat.

2020 urteko lehen asteburua EBA Ligako A-A multzoan eta lehen itzuliko amaiera. Eta azken partidu honetan, Easo Bodegas Mugak galdu du lidergoa. Donostiarrek ezin izan zuten garaipena lortu lider berria den AC+1 Pielagos-en aurka. Kantabriarrak ihes egin ziren bigarren laurdenean (22-12) eta bere abantaila kudeatu zuten garaipenera arte.

11 garaipen Gotzon Arrietaren taldearentzat, liderrarekin berdinduta, eta 10 eta hirugarren postua Mondragon Unibertsitatearentzat. IΓ±aki Ogararen mutilek hirugarren garaipen jarraian eskuratu zuten Santurtziko derbian (66-82). BIsitarien hasiera ona (19-29), etxekoen erreakzioa atsedenaldia baino lehen (36-39) eta gipuzkoarren nagusitasuna bigarren zatian, Zach Kirschbaum MVP-ak bultzatuta. CB Santurtzi SK azken-hirugarren postuan mantentzen da eta partidu klabea izango du datorren larunbatean, azken postuan dagoen Manteneo Filipenses-en aurka.

Asteburuko bigarren derbian, ere egon zen kanpokoen alaitasuna: Tabirako Baquek Goierri Iparragirre 2020-ri irabazi zion 71-77ko emaitzarekin. Julen Berrocalen mutilak 11 puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira, gero etxekoen saioei eusteko. Denboraldiko zazpigarren garaipena bizkaitarrentzat, sailkapeneko erdi zonan, eta azkenaurreko postua etxekoentzat.

Eta Ulacia Zarautz berdinduta dago Baskoniarekin eta Tabirakorekin. Gipuzkoarrek garaipen bikaina lortu zuten bolada onean zegoen Nissan Grupo de Santiagoren aurka (80-78). Etxekoen lehen zati ikusgarria (53-29), baina gero nerbioiak eta sufrimendu handia bisitarien bultzadaren aurrean.