Grupo Zaher ISB taldearen jokalariak neurketa ikusgarria eskaini zien Gasteizko zaleei: 43 puntu bere taldearen garaipena Toju Fundación 5+11ren aurka. Emaitza honi esker, azpeitiarrak bigarren postuan finkatzen dira. Nesken txapelketan, txapeldunaren hirugarren porrot jarraian.

MUTILAK

Jardunaldia hasi zen neurketa bikoitza Gasteizen, Arana Gizarte Etxean. Liderra den Fundacion 5+11 taldeak argi eta garbi irabazi zion Mondragon Unibertsitateari (94-57), norgehigokaren hasiera onaren ondoren (16-2 eta 29-8). Atsedenaldia baino lehen, bere unerik onenez gozatu zuten moreek, bigarren laurden irabaziz (17-23).

ARGAZKIAK

BIDEO LABURPENA

Eta goiz gazteiztarreko bigarren neurketan, bigarren postua finkatu zuen Alter Consulting ISB-ak, Toju Fundacion 5+11ri irabazita (69-88). Lehen laurden parekatua eta, hortik aurrera, gipuzkoarren nagusitasuna, Ansorreguiren partidu ikaragarria: 43 puntu!

ARGAZKIAK

BIDEO LABURPENA

Mondragon eta Tojuren porroten ondorioz, TAKE Burruntzi Erretegia A1 multzoko postutan sartu da. Tolosarrek lehen zati ikusgarria jokatu zuten azken postuan dagoen La Salle Bilbao gainditzeko (37-89).

Jardunaldiko amaieran, igandean, Gaskan, Fundación Bilbao Basket-en garaipena Easo Adarraren aurka (64-71), nahiz eta Aitor Anabitarteren 32 puntu. Neurketa oso parekatua, bizkaitarrak aurretik bigarren laurdenetik eta 9 puntuko aldearekin 8 minuturen faltan (50-59). Etxeko taldearen erreakzio ona (64-67) eta Pedrosaren saski erabakigarria.

NESKAK

Bigarren itzulia hasten zen partida garrantzitsuarekin Azkoitian, bigarren faseri begira. Eta Tabirako Baquék erakutsi zuen Euskadiko Txapelketarako borrokan egon nahi zuela: 26-53 bizkaitarrentzat Fundibide ISB-ren aurrean. Durangokoek sailkapena apurtu zuten eta A1-ean daude birtualki.

Lointek Gernika KESB taldeak aprobetxatu zuen ere Azkoitiako emaitza: 65-55 Asador 10 Gibajas-en aurka, Malosten. Beti aurretik Busturialdekoak, 22 puntuko aldearekin laugarren laurdenaren faltan. Gernikako taldeak 2 garaipeneko aldea dute seigarren postuarekiko. Aitzitik, arabarrak bolada txarrean daude: hirugarren porrot jarraian txapeldunentzat.

Musakola, asteburuko lehen neurketan, zortzigarrena jarraian eskuratu zuen Electro Alavesa Araski Ointxe, La Salle Bilbao-ren aurrean (69-46). Bilbotarrek lehen zati ona jokatu zuten (36-27), baina liderrak bere aldea handiagotu zuen minutuen poderioz.

Eta bosgarren garaipen jarraian Loiola Indautxurentzat: bilbotarrek Easo Ibaeta gainditu zuten 60-48ko emaitzarekin. Donostiarrek kalkaku zuten pasaden jardunaldiko liderren aurkako neurketa: aurpegia emanez lehen zatian (27-25) eta hirugarren laurden klabea (16-8), garaipena lortzeko aukerarik gabe geratuz.