Euskal Kopa EBA txapelketako bigarren jardunaldia eta jada daukagu Lauko Finala jokatuko duen talde bat: Baskonia. Gasteiztarrek A multzoko lehen postua ziurtatu dute Zarautzen irabazi eta gero. B multzoan, dena erabakiko da azken jardunaldian. BIgarren garaipena Tabirako-rentzat eta Goierriren estreinaldia Santurtziren aurka.


ULACIA GRUPO ZKE 71 – BASKONIA 85

Gasteiztarren bigarren garaipena, lidertza eta Lauko FInalerako txartela. Baskonia beti aurretik izan da eta bere lehen kolpea eman dio 2-11ko partzialarekin (11-21). Eta bigarren laurdenaren hasieran, 22 puntuko aldea 0-7koaren ondoren (15-37). Etxeko taldearen erreakzio bikaina atsedenaldia baino lehen (27-39), baina Miguel Ángel Hoyoren mutilek itxaropenak itzali dizkiote 0-6ko partzialarekin.

ESTATISTIKAK

EASO 59 – TABIRAKO BAQUÉ 70

Bigarren jardunaldia ireki duen partidan, Easok agur esan dio 2019 Euskal Kopa EBAri bere bigarren porrota jaso ondoren. Eta bigarren garaipena Tabirako Baquerentzat, baina oraindik bizkaitarrek ez dute Lauko Finalerako pasea. Lehen zati oso parekatua, txandaketa askorekin lidergoan (34-36). Egoera berbera hirugarren laurdenean: donostiarrek 5 puntuko aldea lortu dute (48-43), baina Tabirakok buelta eman dio (50-51). 5 minuturen faltan, 57nako berdinketa eta une klabea: Mendibe eta Arroitajauregiren hirukoak alde erabakigarria eman diete bizkaitarrei.

ESTATISTIKAK

GOIERRI IPARRAGIRRE 76 – CB SANTURTZI SB 61

Gipuzkoarrek bere lehen garaipena harrapatu dute beti aurretik izan diren partidan. Nahiz eta galdu, bizkaitarrek F4 jokatzeko aukerak mantentzen dituzte. Xabier Chicorenek 7-0eko partzialarekin bukatu dute lehen laurdena, 10 puntuko aldea izateko (23-13). Eta +16 lortu dute (40-24). Baina Miguel Ángel Fernandez-en gizonen erreakzioa ikusgarria izan da: 2-15 eta berriro emozioa neurketan (42-39). Orduan, Goierrik arnasa hartu ditu hiru hirukoei eskera (13 partida osoan zehar) eta ez die aukerarik eman moreei.

ESTATISTIKAK

ARGAZKIAK (Unai de Miguel)