Jada eskuragarri dago gure web orrialdean Euskal Saskibaloi Federazioaren 2019ko txostena. Jaits dezakezue hurrengo estekan: 2019 TXOSTENA.

Gure 2019ko Txostena aukera paregabea da atzera begiratzeko eta urtea gogoratzeko, Euskadi eta gure saskibaloia erreferente bihurtu baitziren Estatu osoan.

Mendizorrotzan historiako Erregina Koparik onena ikusi genuen: pabiloia beterik, zaleak osoki emanda eta hiri osoa taldea akuilatzen. Eibarren, entrenatzaileek jakintza zabaldu ahal izan zuten, goi-mailako entrenatzaile izateko ikastaroaren beste edizio batean. Espero eta desio dugu CES19 uda honetan Bilbon normaltasunez egin ahal izatea.

Eta, barnerago, duela hilabete batzuk, Euskal Saskibaloi Federazioaren proiekturik garrantzitsuenetako bat sortu zen: ‘Basket Gara – Somos Basket’ dokumentala. Gure saskibaloiari eta haren
protagonistei buruzko proiektu bikaina, elkartasunezko beste edozein talde-kiroletan edo ekimen sozialetan aplikatzeko modukoa.