Seigarren jardunaldian iritsi zen Urgatziren lehen porrota. Bere zelaian eta Universidad Deusto Loiola Indautxuren handiaren aurka izan zen. Emaitza honi esker, bilbotarrak hirugarren postura igo dira. Asteburuko beste neurketa handian, LBC Cocinas.com taldeak Ordizia Basoa Banaketak gainditu zuen eta gasteiztarrak harrapatu zituen lidertzan. Bigarren mailan, Alkideba Ointxe eta Mungia ST-en arteko berdinketa mantentzen da.

LEHEN MAILA

Gasteizen hasten gara asteko laburpena, liderra den Urgatziren denboraldiko lehen porrotan, Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurrean (76-80), gasteiztarrek ondo hasi zuten arren: 9 puntuko aldea bigarren laurdenean (29-20). Pixkanaka, Javier Diez-en gizonek markagailua estutu zuten eta bere kolpea eman zuten hirugarren laurdenaren azken minututan, 48-47tik 51-61ra pasatu zenean. Erremontada bilatu zuen liderrak eta 2 puntutara hurbildu zen (69-71), baina bilbotarrek abantaila kudeatu zuten Olabide menderatzeko.

Lehen postuan mantentzen da Urgatzi, baina orain LBC Cocinas.com taldearekin berdinduta. Asteburuko beste partida handian, errioxarrek Ordizia Basoa Banaketak gainditu zuten 75-66ko emaitzarekin. Etxekoen hasiera bikaina (29-10) eta partidarik alde handiena bigarren laurdenean (32-10). Hortik aurrera, gipuzkoarrek neurketaren erritmoa hartu zuten, baina markagailuan irudikatu gabe. -10rekin sartu azken laurdenean eta 6ra hurbildu ziren, Asier de la Iglesiaren hirukoen ondoren, baina garaipena Logroñon geratu zen.

LBC Cocinas.com izan zen etxean irabazi ahal izan zuen talde bakarra. Kandelazubietan, Tecnun Askatuak aurretik ipini zen lehen minututan (65-77) Ordizia eta Loiola sailkapenean harrapatzeko.

Azpeitian, Fundación Bilbao Basket-ek neurketa apurtu zuen bigarren zatian: 39nako berdinketatik 46-59ra Disdira Bitxitegia ISB gainditzeko.

Faduran, Getxoren hirugarren porrota jarraian bere bolada txarrari agur esan zion Redline Mekanika Takeren aurka (66-69). Gipuzkoarren 8 minutu klabeak, hirugarren laurden amaieraren eta laugarrenaren hasieraren artean, 3-20ko partzialarekin (51-60). Etxekoek ez zuten amore eman eta hiruko bat izan zuten aurretik ipintzeko (61-63), baina Lertxundik, hiruko marratik, epaia eman zion.

Eta Aiete Kiroldegian, beste luzapena: Aranguren Mutilbasket-en garaipena Atlético San Sebastián-en zelaian (73-76). Ika-mikako lehen zatia (13-18 eta 25-18) eta bigarrena oso parekatua: 65enako berdinketa, Corralen bi libreen ondoren. Luzapenean, bisitarien hasierako 0-6koa eta Peralesen hiruko klabea.

ESTATISTIKAK

ATLÉTICO-ARANGUREN

URGATZI-LOIOLA

LEIOA-TECNUN

IRAURGI-BILBAO BASKET

GETXO-TAKE

LBC-ORDIZIA


BIGARREN MAILA

Alkideba Ointxe eta Mungia ST-en arteko berdinketa mantentzen da. Bi talde 5-0eko balantzera iritsi ziren asteburu honetan, baina era desberdinez.

Gipuzkoako taldeak ez zituen arazorik izan Easo Tordowine menperatzeko (52-84). Baina bizkaitarrek asko lan egin behar izan zuten Tabirako Baqueri irabazteko (79-77). Atsedenaldira joan eta gero -12rekin, bisitariek buelta eman eta aurretik sartu ziren azken 30 segundutara. Imatz-en bi libreek lasaitasuna eman zioten kolid errari.

Estudios eta Obras Rekalde Unamuno hirugarren postura igo da, luzapenean garaipena lortu ondoren Mekalki Aloña Mendiren kantxan. Losada-ren (28 puntu eta 33ko balorazioa) bi libreen ostean, Guridik hiruko bat saskiratu zuen berdinketa ipintzeko (81-81). Luzapenean, bilbotarrek bere uztaia itxi zuten (83-91).

Santutxun, goiko postuetako lehia zuzena eta garaipena Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoarentzat (69-62), Lakua Centro San Prudencioren aurrean, bigarren zati onari esker (41-28). Bigarren porrot jarraian gasteiztarrentzat.

Askartza Claret eta La Salle taldeek garaipen erosoak eskuratu zituzten Rodamientos Arizti (65-85) eta Salleko Renault Autonervion-en aurka (66-42), hurrenez hurren.Eta asteburuko beste neurketa parekatuan, beste amaiera estutua CD Erroibide Irunentzat Bizkaian. 11 puntuko aldea gipuzkoarrentzat atsedenaldian eta ere 11 puntuko abantaila Ibaizabal-entzat hirugarren laurdenean. Azken txanpan, Azpeitiaren bi libreek garaipena eman sieten Urretako jokalariei, 53 segunduren faltan (65-64).

ESTATISTIKAK

IBAIZABAL-ERROIBIDE

MUNGIA-TABIRAKO

ARIZTI-ASKARTZA

LA SALLE-SALLEKO

ALOÑA MENDI-UNAMUNO

EASO-OINTXE

BERRIO OTXOA-LAKUA