Bilbok 20 urtez azpiko Europako Txapelketa hartuko du, Uztailean

Lehenengo aldiz, Bilbao Europako Saskibaloi Txapelketa baten egoitza izango da Bilboko saskibaloiaren ikono biek, hots, La Casillako pabiloiak eta Bilbao Arenak, uztailaren 14aren eta 24aren artean, gizonezkoen 20 urtez azpikoen Europako Saskibaloi Txapelketa hartuko dute. 2014ko Munduko Txapelketa heltzear dagoela, Espainiako, Euskadiko eta Bizkaiko Federazioek eta Eusko Jaurlaritzak kirol honen barruan dagoen harrobi-ekitaldi garrantzitsuenetako bat antolatuko dute. Hitzorduak maila horretako 16 selekziorik onenak bilduko ditu.

“Bilbao Kirolak erakundean oso harro gaude txapelketa honen egoitza izateaz. Kirolik nazioartekoena Bilbora hurbiltzen saiatzen gara, eta, ekitaldi honek 2014ko Munduko Saskibaloi Txapelketa baino lehenago aritzeko balio izango du, hain zuzen ere, uztailean ikusiko ditugun hainbat jokalari berriro ikusteko aukera emango diguna", adierazi du Jon Sustatxak, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkari eta Bilbao Kirolak erakundearen presidenteak.

Sustatxak, beste federazio batzuen ordezkariekin batera, Bilbao Arenan ekitaldiaren gainean egindako prentsaurrekoan adierazi duenez, Bilbon ez da gisa honetako saskibaloi ekitaldirik egin aurretik, eta Bizkaia Bilbao Basket taldeak Europa mailan jokatzen dituen partidak baino ezin zaizkio parekatu. “1992. urtera itzuli behar dugu, hain zuzen ere, La Casillak gizonezkoen Olinpiaden aurrekoa hartu zuenean, edota, 1989. urtera, noiz Emakumezkoen Junior Munduko Txapelketa egin baitzen”, zehaztu du Bilbao Kirolak erakundeko presidenteak.

Bilbao eta saskibaloia

Antolakuntza Batzordea osatu eta FIBA Europak aurreko astean instalazioei eta hotelei emandako oniritziaren ondoren, Europako Txapelketaren irudi korporatibo nagusia izango dena aurkeztuko da.

Txapelketaren logoan Bilboren eta Saskibaloiaren kontzeptuak bateratzen dira. Bilboko baldosa gris tipikoaren gainean, saskibaloiko baloia dago saskian sartzen, ikuspegi zenital batetik. Esanguratsua da, halaber, baliatutako tipografia, Bilbao adierazten duen “B” klasikoaz gainera, hiri-egoitzari omenaldi eginez. Horrek guztiorrek logotipo solidoa, xumea eta ikusizko eragina duena osatzen du.

Europako 16 selekzio

Txapelketa garrantzi handiko ekitaldia izango da, eta, bertan, sailkatu diren 16 selekzioek hartuko dute parte: Errusia, Serbia, Eslovenia, Montenegro, Suedia, Kroazia, Frantzia, Letonia, Austria, Espainia, Turkia, Grezia, Ukraina, Italia, Lituania eta Alemania. Txapelketa La Casillako pabiloian abiaraziko da uztailaren 14an eta finala Bilbao Arenan izango da, uztailaren 24an.