Araskitxo emakumezko I. Saskibaloi Kanpusa

Gabon hauetan, abenduaren 26tik 30era, Araskik ARASKITXO Emakumezko I.Saskibaloi Kanpusa antolatu du Abetxuko polikiroldegian.

Lehen aldiz, Araski Asoziazioak, 75 eurogatik, 1998 eta 2001 urteetan (biak barne) jaiotako neska gazteei kirolaz eta saskibaloiaz gozatzeko eta arabako saskibaloiaren eredu diren jokalariekin ikasteko aukera ematen du.
Haurrek oporetan kirola egin dezaten bultzatzen duen ekimena, dibertsioaz gain nesken formazioa helburu dituena. Beste umeekin jolastu eta egotea harreman social eta osasuntsuak sustatzeko modu hoberena bihurtuko da egun hauetan zehar.

Informazio gehiago jasotzeko eta inskripzioa egoki betetzeko deskargatu albistearen amaieran aurkituko duzun informazio fitxategia. Beste edozein zalantza baduzu, bidal iezaguzu email bat, araski@araski.com helbide elektronikora. www.araski.com

Gaztetxoenek saskibaloian esperientzia handia duten entrenatzaileekin hitzordua izango dute egunero 9etatik 13etara. Astean izango diren 20 ordu hauetan ez zaie hamaiketakorik eta beharrezko jaki eta edanik faltako. Eta guzti honekin bukatzeko azken eguneko jaira gonbidatzen ditugu parte-hartzaile guztiak beriaen opariak gal ez ditzaten. Hori guztia eta gehiago ARASKITXO-n

ARASKI AES asoziazioak emakumezkoen saskibaloia bere arlo guztietan sustatzea helburu du, bertako kide guztiei jokalari eta pertsona modura haztea ahalbidetzen dien proiektu bat sortu nahi duelarik. Kirolak dituen balore positiboak eta emakumea mundu honetan sartzea bultzatzen ditu.

Ideaia gustoko baduzu eta saskibaloiak miresten bazaitu, eskatu informazio eta eman izena, oraindik ere garaiz zabiltza gabon ezberdin batzuez gosatzeko. ARASKITXO-n zain gaude.