ARGAZKIA: Unai de Miguel

EBA: Easo, berriro bakarkako liderra

Donostiarrek irabazi egin zuten Tabirako Baqueren aurkako derbian eta bere aurkarien porrotak aprobetxatu zituzten lehen postua hartzeko. Bigarren derbian, Mondragon Unibertsitatearen garaipen erosoa Ulacia Zarautz-en aurrean. Gainera, Baskoniaren garaipena Palentzian.


Bederatzitik zortzi Easorentzat. Eta lidergoa. Donostiarrek berriro hartu dute lehen postua Tabirako Baqueren aurkako derbian irabazi eta gero (81-65). Lehen zati parekatua (39-33) eta gipuzkoarren atzaparkada hirugarren laurdenean (20-9). Gaskan, Julen Berrocalen mutilek ez zuten asmatu hiruko marratik (24/7).

Jardunaldiko bigarren derbian, Mondragon Unibertsitateak argi eta garbi gailendu zion Ulacia Zarautz-i (97-65). Hirugarren jarraian eta hirugarren postua Iñaki Ogararen gizonentzat. Beti aurretik etxekoak, %53rekin jaurtiketan.

Beste partiduetan, Baskoniak lortu zuen garaipen bakarra. Miguel Ángel Hoyoren mutilek bigarren zati ikusgarria eskaini zuten garaipen garrantzitsua lortzeko Manteneo Filipenses-en zelaian. 5-5eko balantzea eta 8. postua gasteiztarrentzat.

Eta beste asteburu batean, CB Santurtzi eta Goierri Iparragirre 2020 jaitsierako postutan mantentzen dira. Porrot gogorra jaso zuten bizkaitarrentzat Mikel Trueban, CB La Flecharen aurka (68-72). Nahiz eta errebotea menderatu, Jorge Elorduyren taldeak 16 baloi galdu zituen. Eta talde gipuzkoarrak galdu egin zuen CB Valle de Egües-en zelaian (71-62), beti atzetik joan ziren neurketan.

ARGAZKIAK (Unai de Miguel)