ARGAZKIA: Unai De Miguel

EBA: Ulacia Zarautz, garaile handia Santu Guztien Zubian

Kostaldekoek 2-0ekoa lortu zuten, ostiralean eta igandean ospatutako jardunaldi bikoitzean eta sailkapeneko erdi zonan kokatzen dira. Denboraldiko lehen porrotak jaso zituzten Mondragon Unibertsitateak eta Easok, baina biak goiko postutan mantentzen dira. Baskoniak ere eskuratu zuen 1-1eko balantzea, etxean bi partida jokatu eta gero. Kontrako aldean, 0-2koa Tabirako Baque, CB Santurtzi eta Goierri Iparragirre 2020 taldeentzat: moreek eta gipuzkoarrek garaipenik lortu gabe jarraitzen dute.


Santu Guztien zubi bikaina Ulacia Zarautz-entzat. Gipuzkoako taldeak bi garaipen jarraian lortu zituen eta sailkapeneko 9 postura igo da. Ostiralean, kostaldekoek CB La Flechari irabazi zioten 74-65, hirugarren laurdenean epaia eman eta gero. Eta igandean, garaipen erosoa eskuratu zuten Santanderren, 61-80ko emaitzarekin.


Mondragon Unibertsitateak eta Easok
asteburua itxi zuten Iturripeko derbiarekin. Garaipena Iñaki Ogararen taldearentzat, bigarren laurden onaren ondoren. Denboraldiko lehen porrota Easorentzat, baina ostiralean donostiarrek argi eta garbi gailendu zioten CB Valle de Egües (66-46). Eta Azaroaren 1ean, Ointxeko taldeak lehen porrota jaso zuen ere: bi jaurtiketa libreek garaipena eman zioten CB Solares liderrari (74-73).


Baskoniak
1-1eko balantzearekin bukatu zuen zubia, etxean bi partida jokatu eta gero. Ostiralean, gasteiztarrek galdu zuten Arha Hoteles-en aurka (79-80), bigarren laurden txarraren ondoren. Eta igandean, CB Santurtziren aurkako derbian, garaipena (87-81) lehen zati onari esker.


Hain zuzen ere, Jorge Elorduyren taldea, Tabirako Baque eta Goierri Iparragirre 2020rekin batera, Santu Guztien zubiaren aurpegi negatiboa izan ziren. Ezkerraldekoak garaipenik gabe mantentzen dira. Baskoniaren aurkako porrotaz gain, ostiralean Burgosen galdu egin zuten, Nissan Grupo de Santiagoren aurrean (79-65), atsedenaldian ia erabakitako neurketa batean.


Goierri 0 garaipenekin eta sailkapeneko azken postuan dago. Ostiralean, -48 AC+A Pielagos liderraren aurka eta itxura hobea igandean, baina porrota ere bai CB La Flecharen zelaian (76-70).


Eta azkenik, Tabirako Baquek eroso galdu egin zuen Landakon, Megacalzado Ardoiren aurka (63-88) eta atzo porrota jaso zuen ere CB Valle de Egües-en zelaian.