ARGAZKIA: Gernika KESB

LIGA VASCA CADETE: Fundación 5+11 eta Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araski, bakarkako liderrak

Azken jardunaldia #EUSKNAF txapelketagatiko atsedenaldia baino lehen eta bi talde ihes egin dira bosgarren asteburuaren ondoren. Beraien garaipenei esker, Fundación 5+11 eta Mondargon Unibertsitatea Ointxe Araski taldeak azaroara iritsiko dira bakarkako liderrak bezala.

NESKAK

Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araski berriro da bakarkako liderra, BIdebietan lortutako garaipenari eta Tabirako Baquek Malosten jasotako porrotari esker. Alex Susorenek bere aurkariaren unerik onenari eutsi zioten (38-36), atsedenaldia baino lehen, defentsa estutu zuen hirugarren laurdenean (9-14) eta partida itxi zuen laugarrenaren hasieran, 3-16ko partzial ikusgarriarekin.

Liderrak 5 garaipen ditu, Tabirako Baqué, Lointek Gernika eta Ordizia, berriz, lau. Malosteko derbian, atsedenaldiko 30renako berdinketaren ondoren, etxekoak ihes egin ziren 12-2koari esker (44-35) eta geroago epaia eman zioten 9-0ekoarekin (60-44). Eta gipuzkoarrek ez zioten aukerarik eman Euskoart Ibaizabal-i, beti aurretik joan ziren partiduan.

Eta jardunaldiko azken neurketan, azken postuan zeuden taldeen arteko lehian, denboraldiko lehen garaipena Movilteck ISB-rentzat: azpeitiarrek argi eta garbi irabazi zioten Loiola Indautxuri (74-37).

ESTATISTIKAK

GERNIKA-TABIRAKO

ORDIZIA-IBAIZABAL

IRAURGI-LOIOLA

EASO-OINTXE



MUTILAK

Fundación 5+11 da mutilen multzoko bakarkako liderra. Gasteiztarrek erraz gainditu zuten Easo Mendaur, lehen laurdenean partida apurtu eta gero (95-72).


Donostiarren porrotak bigarren postua eman dio Fundacion Bilbao Basket-i. Baina Aitori Urizenek oso gogor lan egin behar izan zuten Grupo Zaher handiari irabazteko (68-63). Gipuzkoarrek aurretik joan ziren aldageletara eta bilbotarrek 10-2koa behar izan zuten partidari buelta emateko (46-41). Kanpokoek ez zuten amore eman eta emozioz handiko amaiera Zorrotzan: 57 eta 59nako berdinketak eta De Castroren hiruko klabea.

CB Santurtzi SK eta Centro de Estudios Mikeldi USK finkatzen dira A1 multzorako postutan. Ezkerraldekoek erraz gailendu zioten Redline Mekanika TAKE (88-73), bilbotarrek, berriz, hirugarren laurdenean desorekatu zuten Mondragon Unibertsitatearen aurkako oso neurketa parekatua (65-73).

ESTATISTIKAK

SANTURTZI-TAKE

MONDRAGON-MIKELDI

FUNDACION 5+11-EASO

BILBAO-IRAURGI