NESKEN JUNIOR EUSKAL LIGA: Electro Alavesa Araski Ointxe, lider berria Divino Maestroko derbian irabazi ondoren

Lehen posturako derbia nesken mailan eta Electro Alavesa Araski Ointxek irabazi egin zuen Divino Maestro bakarkako liderra hartzeko. Mutilen txapelketan, Fundación 5+11 lidergoan mantentzen da eta Alter Consulting ISB bigarren postuan kokatu da, Fundacion Bilbao Basket-en zelaian irabazi eta gero.


NESKAK

Asteburuko partida handia Gasteizko Divino Maestro jokatu zen: liderren arteko lehia, 2019ko finalaren errepikapena eta denboraldi honetan berriro ikusiko den neurketa bat. Eta kurtsoaren lehen norgehiagokan, Electro Alavesa Araski Ointxek garaipena eta lidertza hartu zituen (53-56).

Txus Brizuelaren neskak aurretik lehen zatian, Asador 10 Gibajas-en urduritasuna aprobetxatuz alde erosoa lortzeko (25-37). Atsedenaldiaren ondoren, Pedro Lopez de Herediarenek erreakzionatu zuten eta partidari buelta eman zioten azken laurdenaren hasieran, Gonzalez-en hirukoarekin. Asmatze gutxi eta defentsa eta emozio handia eta Sonia Peredak bi libre saskiratu zituen azken minutuan kanpokoen garaipena ixteko.

ARGAZKIAK

BIDEO-LABURPENA

Porrotik gabe iritsi da geldialdira Electro Alavesa Araski Ointxe, Asador 10 Gibajas, berriz, Loiola Indautxurekin berdinduta dago. Bizkaitarrek ez zituzten arazorik izan Azkoitian (19-51).

Landakon, Tabirako Baqueren eta Lointek Gernikaren arteko derbian, bisitarien garaipena. Beti aurretik gernitarrak, baina azkena eman behar izan zuten azken laurdenean (46-57).

Eta Donostian, Easo Ibaeta Basketek erakutsi zuen A1 multzoan jokatu nahi duela. Donostiarrek azken postuan dagoen La Salleri irabazi zioten (65-50), hasieran erabakitako neurketan (19-6).

ESTATISTIKAK

IRAURGI-LOIOLA

ASADOR-ARASKI

TABIRAKO-GERNIKA

EASO-LA SALLE


MUTILAK

Ostegunean hasi zen seigarren jardunaldia, Gasteizko derbiarekin: Fundación 5+11 liderrak argi eta garbi irabazi zion Tojuri (108-47).

Larunbatean, bere bolada onean mantendu zen Easo Adarra, La Sallen (40-86). Bilbotarrak aurretik lehen laurdenean (15-12), baina geroago ezin izan zuten donostiarren erritmoa jarraitu.

Tolosan, derbi garrantzitsua A1 multzori begira. Eta etxekoen garaipena Mondragon Unibertsitatearen aurka (72-70). Aldaketa askoko neurketa: Takeren hasierako 17-5ekoa, kanpokoen 0-13koak markagailuari buelta emateko (33-42), 10 puntuko aldea Ointxerentzat (35-45), etxekoen 12-0ekoak emaitza berriro estutzeko eta amaiera parekatua, Eloseguiren hirukoarekin erabakita azken minutuan.

Eta Zorrotzan, bigarren posturako lehian, Alter Consulting ISB taldeak Fundación Bilbao Basket-i irabazi zion (53-57). Gipuzkoarrek menderatu zuten lehen zatian (22-34) eta bilbotarren erreakzio handia hirugarrenean (42-39). Azken minututan, Ansorregui agertu zen (35 puntu), bere taldeari garaipen bikaina emateko.

ESTATISTIKAK

FUNDACIÓN 5+11 - TOJU

LA SALLE-EASO 

TAKE-MONDRAGON

BILBAO-IRAURGI