ARGAZKIA: Logrobasket

GIZONEZKOEN SENIOR: Hiru luzapeneko jardunaldia

50 minutu iraun zituen Redline Mekanika TAKE eta Tecnun Askatuak taldeen arteko derbiak. Azkenean, kanpokoek garaipena eskuratu zuten Arenazaren hirukoari esker. Eta Donostian, 2. Mailan, Lakua Centro San Prudenciok Easori gailendu zion luzapenean.

LEHEN MAILA

Ikusgarria Tolosan jokatutako derbia: emozioz eta intentsitatez handiko 50 minutuak eta, azkenean, kanpokoek lortu zute garaipena, Lander Lasaren 33 puntu arren. Neurketa oso parekatua eta Tecnun Askatuak-ek 8 puntuko aldea izan 3 minuturen faltan (55-63) eta 7koa azken minutuan (64-71). Orduan, Lander Lasa agertu zen, 3+1ekoarekin, Morenok beste hiruko saskiratu zuen, Arenazak huts egin zuen marratik eta Lasak ez zuen barkatu (73-73).

Erremontadak bultzatu zituen etxeko jokalariak eta Redline Mekanika TAKEk aukera bikaina izan zuen partida irabazteko: 81-79ko emaitza eta bi libre Morenorentzat, 8 segunduren faltan. Baina biak huts egin zituen eta Etxezarretak erabaki zuen bigarren luzapena jokatu nahi zuela. Beste 5 minutu, Cruzen hirukoa etxekoentzat (88-85) eta Tecnun Askatuak-ek partida eta garaipena itxi zituzten 0-5ekoarekin eta Arenazaren hiruko klabearekin.

BIDEO-LABURPEN (28 KANALA)

Jardunaldiko bigarren Gipuzkoako derbiak ere ez zuen kale egin: Ordizia Basoa Banaketak-ek irabazi egin zuen 85-88ko emaitzarekin Atlético San Sebastian-en zelaian. Etxekoen hasiera bikaina (27-17) eta, hortik aurrera, bisitarien pixkanakako erreakzioa, laugarren laurdenean burututa 4-15eko partzialarekin (71-77). Baina Atléticok ez zuen amore eman: erremontada eta partidari buelta (85-84). Azken segundutan, De la Iglesiak saskiratu, Ordiziak bi libre huts egin eta Etxenikek ez zuen asmatu luzapena jokatzeko hirukoarekin.

Jardunaldiko gainerakoan, bakarkako liderra bezala mantentzen da Urgatzi: gasteiztarrek Disdira Bitxitegia ISB-ri irabazi zioten 76-62, norgehiagokaren hasiera bikainaren ondoren. Universidad de Deusto eta LBC Cocinas.com taldeek ez zituzten arazorik izan Arri BKL eta Fundación Bilbao Basket gainditzeko, hurrenez hurren. Bizkaitarrak eta errioxarrak berdinduta daude, 3-1eko balantzearekin.

Eta Kandelazubietan, denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Leioa SBT-ak, azken postuan dagoen Aranguren Mutilbasket-i irabazita.

ESTATISTIKAK

TAKE-ASKATUAK

ATLÉTICO-ORDIZIA

ARRI-LOIOLA

URGATZI-IRAURGI

LEIOA-ARANGUREN

LBC-BILBAO


BIGARREN MAILA

Luzapena egon zen ere Donostian, Lakua Centro San Prudencioren garaipenean, Easo Tordowinen aurka (72-80). Donostiarrek 9 puntu berreskutaru zituzten azken laurdenean, baina gasteiztarrek epaia eman zioten 0-9ko partzialarekin eta lidergoan mantentzen dira.

Emozio handia eta emaitz parekatuak beste hiru kantxetan. Mungian, etxekoek Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoaren aurkako derbian irabazi egin zuten, erremontada bikainari esker azken laurdenean (24-11) eta 7-0eko partzialari esker amaierako minutuan.
La Salle, denbora falta zitzaion Askartza Claret-i bere erremontada burutzeko: 15 puntuko alde bilbotarrentzat azken laurdenaren hasieran eta bisitarien 5-20koa. Eta Las Llanas, beste amaiera estutua CD Erroibide Irunentzat. Irundarrek galdu egin zuten 66-64 eta berriro izan zituzten irabazteko aukera, Salleko Renault Autonervionek 6 jaurtiketa libre huts egin eta gero azken minutu eta erdian.

Alkideba Ointxe porrotik jaso gabe mantentzen da, Lakua Centro San Prudencio eta Mungiarekin batera. Gipuzkoarrek garaipena eskuratu zuten Urretan (70-87), bigarren zati onarekin (70-87). Etxetik kanpoko garaipena lortu zuen ere Unamunok: 62-81 Rodamientos Ariztiren zelaian, 10-25eko klabea azken txanpan.

Eta azken postuan zeuden taldeen arteko lehian, estreinaldia Tabirako Baquerentzat Mekalki Aloña Mendi KE (64-72).

ESTATISTIKAK

IBAIZABAL-OINTXE

MUNGIA-BERRIO OTXOA

ARIZTI-UNAMUNO

ALOÑA MENDI-TABIRAKO

LA SALLE-ASKARTZA

SALLEKO-ERROIBIDE

EASO-LAKUA CENTRO SP