#EUSKNAF19: Balmasedako Errotarena, txapeltako klasikoa

Hirugarren aldiz jarraian, Enkarterriko kiroldegiak Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen txapelketaz gozatuko du. Mini eta infantil mailako torneoen ondoren, 2019an da kadete taldeen txanda. Datorren larunbatean, Azaroak 2, finalerdiak. Eta igandeko arratsaldean, finalak.


Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin sinatutako akordioari esker, Balmaseda #EUSKNAF txapelketako klasikoa bihurtu da.


2017an, txapelketa hauetako lehenengo edizioan, Errotarena Kiroldegiak hartu zituen txikienak, minibasket selekzioak. Abenduaren azken egunetan jokatutako torneoan, Gipuzkoako mutilek eta Bizkaiko neskekáeskuratu zituzten tituluan.


Urte bat geroago, azaroaren lehen asteburuan ere, Balmaseda izan zen infantil torneoaren zedea. Bizkaiko saskibaloirentzako jai handia bihurtu ziren bi egun, bi tituluak irabazita: Ivan Gil-en neskek eta Imanol Adan-en mutilek Gipuzkoako selekzioei irabazi zieten finaletan.

2018ko NESKEN FINALAREN ARGAZKIAK (BIZKAIA-GIPUZKOA)

https://flic.kr/s/aHskHrQVux

2018ko MUTILEN FINALAREN ARGAZKIAK (BIZKAIA-GIPUZKOA)

https://flic.kr/s/aHsmqnhE4C

TROFEO BANAKETA

https://flic.kr/s/aHskLJW4QL

2018ko PARTIDA GUZTIAK

https://www.youtube.com/playlist?list=PLlug4LlMVTx9kEcWmVqX02hrqQT1kWsSC