KADETE EUSKAL LIGA: Liderren arteko lehia ikusgarria Ibaiondon; jada ez dira porrotik jaso gabeko talderik geratzen nesken mailan

Lehen itzuliko ekuatorera heldu gara Kadete Euskal Ligan eta asteburu ikusgarriaz gozatu genuen. Mutilen mailan, Fundación 5+11 eta Fundación Bilbao Basket taldeek itxaropenak bete zituzten soberan eta partidu ederra eskaini ziguten Ibaiondon. Gasteiztarren garaipena eta Joan Braulioren mutilak porrotik jaso gabe mantentzen dira, Easo Mendaur bezala. Eta nesken mailan, Tabirako Baquek denboraldiko lehen porrota egokitu zion Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araskiri, berdinketa laukoitza eraginez lidergoan.

MUTILAK

Bi liderrek partidu ikusgarria jokatu zuten Ibaiondon, pasa den denboraldiko finalaren errepikanean. Eta BAKH-en bezala, Fundación 5+11 liderrak garaipena lortu zuen Fundacion Bilbao Basket-en aurka (84-80). Baina biek erakutsi zuten Kadete Mailako faborito handiak direla.

Aitor Urizen mutilek hasiera bikaina eskaini zuten, lehen laurdena bukatuz 0-8ko partzialarekin (12-21). Txapeldunak erreakzionatu zuen, baina bilbotarrek bere aldea mantendu zuten (26-35) eta aurretik joan ziren aldageletara (38-42).

Bigarren zatian, beste bizkaitarren bultzada (42-50) eta erantzun erabateko eta berehalakoa Fundacion 5+11ren aldetik: 15-2ko partziala aurretik ipintzen. Azken laurdena bizi eta hunkigarria Ibaiondon eta urduritasuna amaierara arte (76-75 1:47 geratzen direnean). Orduan, Camposek 5 puntu jarraian saskiratu zituen arabarrei garaipena emateko, Aiert Velascok partidua itxi baino lehen hiruko ikusgarriarekin. 


ARGAZKIAK

BIDEO-LABURPENA

Garaipen honi esker, Fundacion 5+11 porrotik gabe mantentzen da, Easo Mendaur bezala. Donostiarrek argi eta garbi irabazi zuten Tolosan (50-94).

Gipuzkoako bigarren derbian, kanpoko garaipena ere: 53-82ko emaitza Grupo Zaher ISB-rentzat, Mondragon Unibertsitatearen zelaian.
Eta Bizkaiko derbian, CB Santurtzi SK-ak Centro de Estudios Mikeldi-ri irabazi zion. Beti aurretik moreak, baina bere aurkariak ez zuen inoiz amore eman. 8 puntuko aldearekin hasi zuten azken laurdena kanpokoek eta bilbotarrek buelta eman dio 30 segunduren faltan (67-66). Une klabe honetan, Huesok 4 libreak sartu zituen garaipena Santurtzira eramateko.

ESTATISTIKAK

CENTRO MIKELDI-SANTURTZI

MONDRAGON-IRAURGI

FUNDACIÓN 5+11-FUNDACIÓN BB

TAKE-EASO



NESKAK

Jada ez dira porrotik jaso gabeko talderik nesken mailan. Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araski liderrak denboraldiko lehen porrota jaso zuen Tabirako Baqueren aurka (81-70). Bizkaitarrek 10-0eko partzialarekin bukatu zuen 1.laurdena, aurkariaren bultsadari euskteko (27-26). Bigarren zatian, aurretik mantendu ziren bizkaitarrak, baina liderrak buelta eman zion 0-7koari esker (58-59). Etxekoen erantzuna oso azkar iritsi zen: 8-2 eta garaipena.

Tabira zelaiaren emaitzak berdinketza laukoitza eragin zuen lidergoan: Tabirako, Ointxe, Euskoart Ibaizabal eta Lointek Gernika. Galdakaokoek irabazi egin zuten Azkoitian (48-71), atsedenaldian erabakitako partida batean. Eta Busturialdekoek argi eta garbi gailendu zion sailkapeneko azken postuan dagoen Loiola Indautxuri.

Eta Bidebietan, jardunaldiko partidaren hunkigarriena. 13 puntuko aldea izan zuen Ordizia KE taldeak azken laurdenaren hasieran, bigarren laurden handia jokatu eta gero (9-18). Baina Easo AECC etxekoek erremontada ikusgarria hasi zuten eta aurretik ipini ziren (59-57). Echeverriaren 4 punturekin, kanpokoek buelta eman zioten. 5 segundu amaitzeko, Easoren jabetza, arbelako jokaldia eta Aldazen hirukoak partida irabazteko.

ESTATISTIKAK

TABIRAKO-OINTXE

IRAURGI-IBAIZABAL

EASO-ORDIZIA

LOIOLA-GERNIKA