JUNIOR EUSKAL LIGA: Alter Consulting ISB, Fundación 5+11 liderra jarrai dezaken talde bakarra

Antzeko egoera Junior Mailako Euskal Ligan, laugarren jardunaldiaren ostean. Fundación 5+11 eta Alter Consulting ISB geratzen dira sailkapeneko agintean, biak 4-0eko balantzearekin. Nesken mailan, beste aste gehiago, historia errepikatzen da: Asador 10 Gibajas eta Electro Alavesa Araski Ointxe arabarrak mantentzen dira lidergoan.


MUTILAK

Jardunaldiko partida handia Ibaiondon jokatu zen: Fundación 5+11 eta Fundación Bilbao Basket-en liderren arteko lehia. Eta garaipena Gasteizen geratu zen. Berdintasun handia 15.minutura arte (31-30) eta gero, etxekoen 12-4koa ihes egiteko (43-34). Bigarren zatian, defentsak protagonismoa hartu zuten eta Miguel Angel Hoyorenek epaia eman zioten azken laurdenaren hasieran (76-58).

ARGAZKIAK

BIDEO-LABURPENA


Fundación 5+11k 4-0eko balantzea du, Alter Consulting ISB bezala. Azpeitiarrak zikloi bat izan ziren Bilbon: 39-103ko emaitza azken postuan dagoen La Salle-ren aurka, Ansorregui-Azpillaga bikotearen 62 punturekin.

Mondragon Unibertsitateak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Toju Fundacion 5+11 (98-73). Moreek oso zuzen hasi zuten erasoan (30-18) eta ez zituzten arazorik izan amaierara arte.

Eta Gaskan, bigarren garaipen jarraian Easo Adarrarentzat (65-60). Take Burruntzi Erretegiaren aurkako derbian, donostiarrek norgehiagoka apurtu zuten hirugarren laurdenaren amaieran (52-43), 10eko partzialarekin.

ESTATISTIKAK

FUNDACIÓN 5+11-FUNDACIÓN BB

LA SALLE-IRAURGI

EASO-TAKE

MONDRAGON-TOJU 

NESKAK

Bigarren jardunaldia hiru egun zehar jokatu zen. Ostegunean, Loiola Indautxuk garaipena hartu zuen Durangoko Azokaren Plazatik (53-60). Bilbotarrek epaia eman zioren 0-13ko partzialari esker, hirugarren laurdenaren amaiera eta laugarrenaren hasieraren artean.

Ostiralean, laugarren garaipen jarraian eskuratu du Asador 10 Gibajasek: 65-53 Easo Ibaeta Basket-en aurka. Liderraren hasiera ona (16-8), berdintasun handiko hogei minutu eta donostiarrek partidari buelta emanez (39-40). Eta beste gasteiztarren bultzada partida erabakitzeko (57-45).

Eta larunbatean, beste bi partiduak. Lehen zati handiari esker (17-32), Electro Alavesa Araski Ointxek irabazi egin zuen Maloste, lidergoan mantentzeko (41-60).
Eta Azkoitian, azken postuan zeuden taldeen arteko lehia eta denboraldiko lehen garaipena Fundibide ISB-rentzat (61-48). La Salle aurretik joan zen aldagaletera (24-25), baina etxekoek argi eta garbi menderatu zuten bigarren zatian.

ESTATISTIKAK

TABIRAKO-LOIOLA

ASADOR-EASO

IRAURGI-LA SALLE

GERNIKA-ARASKI