EMAKUMEZKOEN SENIOR: Berdinketa laukoitza Lehen Mailan; Mungia ST, lehen lider erabatekoa Bigarrenean

Denboraldia hasi zen Bigarren Mailan, berdintasun handiko jardunaldiarekin: bost partida erabaki ziren 10 punto edo gutxiagogatik. Egoera honetan, Mungia ST da lehen liderra, 23 puntugatik irabazi eta gero Pradejonen. Eta berdinketa laukoitza lehen mailan, Tabirako Baque taldearekin lidergoan.

LEHEN MAILA. 2. Jardunaldia

Bizkaiko taldeak lehen postua hartzen du aberage-ri esker. Durangokoek Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurkako derbian irabazi egin zuten, hirugarren laurden ikusgarriarekin (24-5). Lehen zatian, bilbotarrak beti aurretik izan ziren (18-27).

Hondarribia Ikasbasket-ek Leioari gailendu zion 41-40. Berdintasun handia partidu osoan zehar eta gipuzkoarrak aurretik ipini ziren minutu baten faltan, Saray Arozenaren eskutik. 3 aukera izan zituzten bizkaitarrek garaipena lortzeko, baina ez zituzten aprobetxatu.

Emozio handia ere Donostiako derbian. Easo San Martín Merkatua aurretik 35 minututan zehar eta Bera Bera Bultz-en azkeneko erremontada: 4-21eko partziala azken laurdenean bigarrena jarraian eskuratzako.

Eta Campus Promete da 2-0eko balantzearekin dagoen laugarren taldea. Deborah Ayelaren 29 punturekin, errioxarrek epaia eman zioten hirugarren laurdenean (72-83), Fonseca Basket Navarraren aurrean.

Jardunaldiko gainerakoan, azken bultzada eta garaipena Reproduccion ART Araskirentzat, lehen liderra izan zen La Salle Zurekin Bus-en aurka (57-46). CB San Ignacio eta Aranguren Mutilbasket-ek eraso jaialdia erakutsi zuten (84-80), errioxarren garaipenarekin eta 29ko balorazioarekin María Fernandez-entzat, jardunaldiko onena. Eta asteburuko amaieran, Megacalzado Ardoik irabazi egin zuen Malosten, defentsa handiko partidu batean (33-41).

ESTADÍSTICAS

TABIRAKO-LOIOLA

SAN IGNACIO-ARANGUREN

HONDARRIBIA-LEIOA

ARASKI-LA SALLE

NAVARRA-PROMETE

EASO-BERA BERA

GERNIKA-ARDOI



BIGARREN MAILA. 1. Jardunaldia

Mungia ST
denboraldiko lehen liderra bihurtu zen, 23 puntugatik irabazi eta gero Pradejon. Eta bakarrik San Ignacio taldeak 10 puntu edo gehiagotaik irabazi ahal izan zuen: +11 nafarrentzat Bera Bera MRW Amararen aurrean.

Berdintasuna izan zen protagonista denboraldiko lehen partiduetan. Barakaldon, garaipenarekin estreinatu zuen maila Paules Galtzagorrik (64-56), Askartza Claret Andrasaren aurkako derbian. Eta bere zaleen aurrean ere, Fisioterapia Mazarredo Unamunok Kaleangora Líceo Monjardín-i irabazi zion (73-64).
Jardunaldia osatu zen hiru kanpoko garapenekin. Gasteizko Divino Maestron, Getxok 41-47ko emaitzarekin gailendu zion pasa den denboraldiko finalista den Afilados Gasteiz Arabari. Logroñon, Maristas erremontada lortzeko zorian egon zen, Paz de Ziganda Ikastolaren aurrean. Nafarrek 9 puntuko aldea izan zuten atsedenaldian eta eutsi zioten azken minututan (55-57). Eta Azpeitian, oso antzeko neurketa. 9 puntuko aldearekin sartu ziren azken laurdenera Toju gasteiztarrak, baina Rementeriaren azkeneko saskia behar izan zuten garaipena lortzeko (54-56)

ESTADÍSTICAS

ISB-TOJU

MARISTAS-PAZ DE ZIGANDA

ARABA-GETXO

FABIOLAS-MUNGIA

SAN IGNACIO-BERA BERA

PAULES-ASKARTZA

UNAMUNO-LICEO