JUNIOR EUSKAL LIGA: Lan asko Arabako liderrentzako

Lehen Faseko hirugarren jardunaldia Junior Mailako Euskal Ligan eta partiduen zailtasuna handituz doa. Mutiletan, Fundación 5+11k lan-jantzia ipini behar izan zuen Tolosan (79-88), neurketa handia erakutsi zuen aurkari baten aurka. Eta nesketan, bai Asador 10 Gibajas bai Electro Alavesa Araski Ointxek azkenengo minututara itxaron behar izan zuten bere norgehiagokak erabakitzeko.

NESKAK

Musakolan jokatu zen jardunaldiko partidu handiena, garaitu gabeko bi taldeen artean. Eta garaipena Gipuzkoan geratu zen: Electro Alavesa Araski Ointxe 75 – Loiola Indautxu 69. Nesken mailako bi faboritoek neurketa oso paretakatua erakutsi zuten, 35 minuturen arte. Etxekoen 6-0ekoak 61nako berdinketa apurtu zuen eta, gero, Txus Brizuelarenek ez zieten aukerarik eman libre marratik (75-69).

Araski bigarren postuan dago, lehenengoa Asador 10 Gibajas delako. Arabarrek asko izerditu zuten ere Landakon. Tabirakoren hasiera ona eta, pixkanaka, liderrak erreakzionatu zuen, aurretik ipintzea 10 minuturen faltan (44-47). Durangoko taldeak eutsi zion azken laurdenaren erdialdera arte, 50-52tik 52-62ra pasatu zen.

Bizkaiko derbian, Lointek Gernikaren garaipena La Salle Bilbaoren kantxan. +15 lehen laurdenean eta amaieran ere Busturialdeko taldearentzat, nahiz eta bilbotarren erreakzioa bigarren laurdenean.

Eta Gipuzkoako lehian, kurtsoaren lehen alaitasuna Easo Ibaeta Basket-entzat. Donostiarren defentsa handia hiru lehen laurdenean, 24 puntu besterik ez jasanez.


MUTILAK

Asko lan egin behar izan zuen liderrak Tolosatik garaipena eramateko. Hasiera bikaina sortu zuen etxeko taldeak, 14-0eko partziala barne (27-19). Fundación 5+11k buelta eman zion bigarren laurdenean eta erabakita utzi zuen hirugarrenean (55-68). Baina Redline Mekanika TAKE borrokatzen jarraitu zuen eta 4 puntura hurbildu zen bi aldiz, azkenengoa 2 minuturen faltan (76-80). Gasteiztarrek azkendu zuten libre marratik.

Fundación Bilbao Basket lidergoa hartzeko 4 puntura geratu zen. Jardunaldiko hasieran, Mikel Torre-renek garaipen erraza eskuratu zuten La Salle-ren aurkako derbian (98-34).

Alter Consulting ISB da porrotarik gabe dagoen hirugarren taldea. 11 puntuko aldearekin lehen laurdena itxi zuten azpeitiarrek eta gero oso ondo kudeatu zuten.

ARGAZKIAK

Eta bi estutuko porrotaren ondoren, Easo Adarrak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Toju Fundacion 5+11ren zelaian. Beti aurretik donostiarrak eta neurketa ia erabakita atsedenaldian (26-39)