Argazkia: Goiena.eus

EUSKAL KOPA EBA: Iturripek hartuko du 2019ko azken Euskal Kopa

Asteazkenean aurkeztu da Euskal Kopa EBAko Lauko Finala. Arrasateko Iturripe kiroldegia ospatuko da denboraldiko honetako azken kopako titulua, lau hautagairekin: Mondragon Unibertsitatea, Santurtzi, Tabirako y Baskonia.

Asteburu honetan jokatuko da EBA mailako EUSKAL KOPAko lauko finala, irailaren 28an eta 29an, Arrasateko Iturripe kiroldegian, IKERLAN eta LABORAL KUTXAren babesarekin.

Euskal Saskibaloi Federazioak antolatzen du Euskal Kopa, eta bi fasetan egiten da. Lehenengoan, EBA mailan jokatuko duten taldeak bi taldetan banatu ziren, eta emaitzen ostean, talde bakoitzeko lehen bi sailkatuak lortu dute txartela, Arrasaten jokatuko den lauko finalerako.

Iaz 50. urteurrena ospatu zuen Ointxe! Saskibaloi taldeak -gainera iazko EUSKAL KOPAren txapelduna izan zenak, Santurtzi taldea mendean hartuta- antolatuko du Euskal Federazioarekin elkarlanean lauko finala.

Saskibaloiaz gozatzeko asteburua izango da duda barik, eta Arrasateko Udalak ere erraztasun guztiak eskaini ditu lauko final hau Arrasateko Iturripe kiroldegian jokatzeko.

IKERLANek eta Laboral Kutxa-k Ointxe! Saskibaloi elkartea lagundu nahi izan dute ekitaldi hau babestuz, Arrrasate eta Debagoieneko jarraitzaile guztiek izan dezaten aukera saskibaloirik onenaz gozatzeko.
Lauko finala zapatuan abiatuko da, bi finalaurreko hauekin:


18:00etan BASKONIA – TABIRAKO BAQUE

20:00etan SANTURTZI - MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Eta domekan beste bi partidu:

18:00etan HIRUGARREN ETA LAUGARREN POSTUA JOKOAN

20:00etan FINALA

Ointxe! elkarteak lauko final hau girotzeko hiruko jaurtiketa lehiaketa antolatu du. Ondorengo formatua izango de lehiaketak:

Zapatuan: lau jokalarik lehen kanporaketa jokatuko dute (talde bakoitzeko jokalari bat). Kanporaketa honetako lehen bi sailkatuek lortuko dute txartela domekako finalerako.

Domeka: Zapatuan sailkatutako bi jokalarik eta Ointxe!-ko harrobiko bi jokalariren arteko lehiaketa izango da.

Laboral Kutxak emandako txapela izango dute jokoan.

IKERLANek emango du lauko final honetako MVP saria; honetan ere txapela lortuko du jokalaririk baloratuenak.

EUSKAL KOPA irabazten duen taldeari emango dio EUSKADIKO SASKIBALOI FEDERAZIOAK garaikurra.
Prentsaurrekoan izan dira:
• German Monge, Euskal Saskibaloi Federazioko Presidentea
• Ander Garai, Arrasateko kirol zinegotzia
• Iñaki Ogara Ortiz de Arri, Ointxe! Saskibaloi elkarteko kirol zuzendaria
• Josean Aparicio, Arrasateko Laboral Kutxa-ko bulegoko zuzendaria
• Ion Etxeberria, IKERLAN-eko Marketing zuzendaria