EUSKAL KOPA ACB: Kirolbet Baskonia, txapelduna Lasesarren (66-55)

Kirolbet Baskonia da Euskal Kopa ACB txapelketako txapeldun berria (66-55). Lehen zatian atzetik joan eta gero, gasteiztarrek partida apurtu dute hirugarren laurdenean eta RETAbet Bilbao Basket-et erreakzioa gelditu dute azken minututan 8-0eko partzialarekin. Jayson Granger, partidaren MVP

Rafa Martinez-en estreinaldia Bilbao Basket-en hasierako
bostekoan eta baita ere aurredenboraldian, baina defentsa izan da protagonista
partidaren hasieran: punturik gabe lehen hiru minututan. Axel Boutillek
saskiratu ditu Euskal KopaACB txapelketako lehen bi puntuak eta Rafak urrunetik
asmatu du (2-7). Kirolbet Baskoniak ez du aurkitu uztaiaren bidea eta Doblasek
2-8ko markagailua ipini du libre marratik. Gasteiztarren bolada txarrari agur
esan dio Diopek, birrinketa batekin. Eta Pollonarak, eraso errebotearen
ondoren, 8nako berdinketa lortu du. Gasteiztarren 6-0eko partziala eta
bilbotarren erantzun berbera, Brown eta Kulbokaren hirukoekin, lehen laurdena
bukatzeko. 

Velimir Perasovic-en gizonak arintasun gehiagorekin itzuli dira (15-19), Shengeilarekin aurrea hartuz. Berriro defentsak protagaonistak eta Kulbokaren bigarren hirukoak Bilbao Basket-i 6 puntuko aldea emateko (19-25). Bilbaotarrek ez dute huts egin libre marratik eta bere aurkariaren bultsadari eutsi diote. Baina Baskoniak partidari buelta eman dio lehen zatiko azken jokaldian, Diop-en hirukoarekin (32-29).


Bere bolada onarekin jarraitu du Baskoniak bigarren zatiaren hasieran eta bere alderik handiena hartu du (36-31). Bilbao Basketek arazo handiak izan ditu saskiratzeko (39-33), baina bere aukerak mantentzea lortu du (40-37). Hala ere, Alex Mumbruk partida gelditu behar izan du 5-0eko partziala jaso ondoren, Janning-en hirukoarekin. Momentu klabea izan da eta gasteiztarrek aprobetxatu dute (53-39) finala apurtzeko.


Alex Mumbruren gizonek saiatzen jarraitu dute eta gogo askorekin hasi dute azken laurdena, Kulboka eta Lammers-en indarrarekin (56-50). Perasovicen hutsartea eta Shields eta Janning-ek erantzuna eman dute hiruko marratik (62-50). Fall-ek 8-eko partziala osatu du eta, orain bai, titulua itxi du Gasteizko taldearentzat.


Jayson Granger izan da Euskal Kopa ACB MVP. Kirolbet Baskoniaren antolatzaileak 23ko balorazioa lortu du, 8 puntu, 9 errebote eta 6 asistentziari esker.


ESTATISTIKAK

ARGAZKIAK