Emakumezkoen Euskal Kopako ordutegiak

Bigarren urtez jarraian, Durangoko Landako Kiroldegia izango da Emakumezkoen Euskal Kopako Lauko Finalaren egoitza. Hauek dira txapelketako ordutegiak

Irailak 22, ostiralean, hasiko da akzioa, bi finalerdiekin. 17:45ean, RPK Araskik, 2017 eta 2018ko txapeldunak, jokatuko du aurretiko faseko irabazlearen aurka. LF2 ligako euskal taldeak jokatzen ari dira fase hau. Eta 20:00etan, IDK Gipuzkoa eta Lointek Gernikaren arteko bigarren finalerdia.

Irailak 22, igandean, osatuko da txapelketa. 09:45ean, hirugarren posturako partida. Eta 12:00etan, final handia

IRAILAK 20, OSTIRALA. FINALERDIAK
17:45ean RPK Araski - Aurretiko Fasearen irabazlea
20:00etan Lointek Gernika - IDK Gipuzkoa

IRAILAK 22, IGANDEA
09:45ean 3. posturako partida
12:00etan Finala