EUSKAL KOPA EBA 1.J: Hiru etxeko garaipenak denboraldia hasteko

Etxeko taldeek garaipen guztiak lortu dituzte Euskal Kopa EBA txapelketako lehen jardunaldian. A multzoan, Baskoniak landutako garaipena eskuratu du Mondragon Unibertsitatearen aurka. B multzoan, CB Santurtzik argi eta garbi irabazi dio Easori. Eta Landakon, jardunaldiko partidarik parekatuena: +3 Tabirakorentzat Goierriren aurka.


BASKONIA 84 - MONDRAGON UNIBERTSITATEA 76

19/20 denboraldiko gizonezkoen lehen partida, Gasteizko jokalari gazteek garaipen garrantzitsua hartu dute Lauko Finala jokatzeko. Lehen zati oso parekatuaren ondoren, Miguel Ángel Hoyoren gizonak ihes egin dira, 10-2ko partzialari esker (54-46). Gipuzkoarrek erreakzionatu dute (66-62), baina etxekoek epaia eman diote 7-0eko partzialarekin. Txapeldunak bere bigarren partida irabazi behar izango du F4 jokatzeko aukerak mantentzeko.

ARGAZKIAK 

ESTATISTIKAK



CB SANTURTZI SK 75 – EASO 44

Bizkaiko taldeak oso sendo hasi du denboraldia. 2017ko txapeldunak eta 2018ko txapeldunordeak argi eta garbi irabazi dio Easori, atsedenaldian erabakitako neurketak. Moreak aldageletara joan dira 17 puntuko aldearekin (36-19). Eta hirugarren laurdenean, 21-11ko partziala. Donostiarrek partida bukatu dute 60/17 jaurtiketetan eta 13/0 hirukoetan. ESTATISTIKAK


TABIRAKO BAQUÉ 60 – GOIERRI IPARRAGIRRE 57

Jardunaldiko partidarik parekatuena Landakon jokatu da. EBA ligarako bere itzuleran, Bizkaiko taldeak garaipena eskuratu du bere zaleen aurretik. Alde txikiak partida osoan zehar, erantzun azkarrekin. Durangokoek 8 puntuko aldea hartu dure hirugarren laurdena amaitzeko 3 minuturen faltan, baina Goierrik erreakzionatu du (47-46). Etxeko taldeak arnasa hartu du berriro (+5) eta oso ondo kudeatu du alde hau azken segundura arte. Gipuzkoarrek partida berdintzeko azken aukera izan dute. ESTATISTIKAK