ARGAZKIA: Ibaizabal ST

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA: GDKO Ibaizabal ez dio aukerarik eman Añares Rioja ISB-ri

Larunbat honetan hasi da Emakumezkoen Euskal Kopako Aurretiko Fasea. Azkoitian jokatutako lehen partidan, GDKO Ibaizabal taldeak garaipen handia lortu du Añares Rioja ISB-ren aurka. Bizkaitarrek neurketa apurtu dute bigarren laurdenean, 0-14ko partzialari esker. Datorren asteburuan bukatuko da aurretiko fasea, beste bi partidekin.


AÑARES RIOJA ISB 62 – GDKO IBAIZABAL 86


Bizkaiko taldeak sasoi handian egotea erakutsi du Emakumezkoen Euskal Kopako lehen partidan. Ibaizabal beti aurretik joan da, asmatze handiarekin (%60) lehen zatian. Eta bigarren zatian kolpe klabea eman dio etxeko taldeari, Luis Agirreren neskek hobeto jolasten ari zirenean: 0-14ko partziala, partida apurtzeko (21-42).

Atsedenaldia baino lehen, gipuzkoarrek erreakzionatu dute (27-43), baina bizkaitarren nagusitasuna berriro agertu da bigarren zatian: 25 puntu hirugarren laurdenean partidari epaia emateko (42-68).

ESTATISTIKAK

Datorren asteburuan osatuko da aurretiko fasea:

14/09 Ausarta Barakaldo EST – Añares Rioja ISB (18:00)

15/09 GDKO Ibaizabal – Ausarta Barakaldo EST (13:00)