Denboraldiko lehen titulua, Larrean

Amorebietako Larrea kiroldegian erabakiko da 2019/20ko lehen titulu ofiziala. Zornotza ST, Juaristi ISB eta Delteco GBC taldeek Euskal Kopa LEB jokatuko dute bihar eta igandean. Gainera, Euskal Kopa EBA eta Emakumezkoen Euskal Kopa hasiko dira ere asteburu honetan.

 Igandean izango dugu denboraldiko lehen txapelduna. Amorebietako Larrea kiroldegian ospatuko da 2019ko Euskal Kopa LEB. Bihar, 19:00etatik aurrera, Zornotza ST etxeko taldeak eta Juaristi ISB-ak finalerdia jokatuko dute.

Bizkaitarrek bere zaleen bultzada izango dute eta gipuzkoarrek, entrenatzaile berria: Iñaki Jiménez. Pasa den denboraldian, LEB Plata ligako igoera multzoa jokatu zuten bi taldeek.

Partida honen irabazleak finalerako txartela lortuko du eta Delteco GBC taldearen aurka jokatuko du igandean (12:00etan). Gipuzkoarrek galdu zituzten 2017 eta 2018ko Euskal Kopako finalak, baina faboritoak dira titulua lortzeko.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA

Larunbatean hasiko da ere Emakumezkoen Euskal Kopa. Azkoitian, 18:00etan, Añares Rioja ISB eta GDKO Ibaizabal taldeek aurretiko fasearen lehen neurketa jokatuko dute.

Hurrengo asteburuan, irailak 14 eta 15, ospatuko dira bigarren eta hirugarren jardunaldiak, LF2 ligako hirugarren euskal taldearekin: Ausarta Barakaldo EST.

EUSKAL KOPA EBA

Eta larunbatean jokatuko dira ere Euskal Kopa EBA txapelketako lehen jardunaldiaren hiru partidak: Baskonia-Mondragon Unibertsitatea (A multzoa), Tabirako Baque-Goierri Iparragirre 2020 (B multzoa) eta CB Santurtzi SK-Easo (B multzoa).

Partida guztiak jarraitu ahal izango dira basketbasko.nbn23.com web orrialdean.