Salgai daude dagoeneko Euskal Kopa ACBrako txartelak: Kirolbet Baskonia vs RETAbet Bilbao Basket

Gaur prestatu da Euskal Kopa ACB-rako txartelak erosteko plataforma. Irailaren 14an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, Kirolbet Baskonia eta RETAbet Bilbao Basket taldeek denboraldiko lehen titulua bilatuko dute.

Txartelak erosteko, zaleek hurrengo estekara sartu behar dute: euskalkopa.entradas.plus. Irailaren 8ra arte (14:00etan), sarrerak 12 euro kostatuko dira. Une horretatik aurrera, 15 euro kostatuko dira (beti online plataforman). Eta Irailaren 14 sarrerak erosi ahal izango dira Lasesarreko lehiatiletan, 18:00etatik aurrera.

Irailaren 14an, 21:00etan, Liga Endesako bi euskal taldeek, Kirolbet Baskonia eta RETAbet Bilbao Basket, Euskal Kopa ACBko finala jokatuko dute. Lasesarrera doazen zaleek bi taldeen berritasunak ikusi ahal izango dute. Arabarrek, proiektu berriarekin, titulu guztiak lortzea dute helburu. Eta bizkaitarrak Liga Endesara itzuli dira ilusio handiarekin.

2017 eta 2018ko edizioetan, RETAbet Bilbao Basketek Delteco GBC taldeari irabazi zion finalean.