Kirolbet vs Estudiantes eta Tenerife vs RETAbet, Liga Endesako lehen jardunaldia

ACB-k Liga Endesako zozketa jakiranari du. Kirolbet Baskoniak Buesa Arenan irekiko du denboraldia, Movistar Estudiantes-en aurrean (Irailak 27, ostirala). Eta RETAbet Bilbao Basket-ek lehen partidua jokatuko du Iberostar Tenerifen zelaian (Irailak 25, asteazkena).

Lehen itzuliko derbia laster iritsiko da. Laugarren jardunaldian, Urriak 12 edo 13, Miribillan, RETAbet Bilbao Basket - Kirolbet Baskonia. Azken derbian, 17/18 denboraldiko 32. jardunaldian, bilbotarrek maila galdu egin zuten arabarren aurka galdu eta gero. 

Bigarren itzuliko derbia 26. jardunaldian jokatuko da (Martxoan 28 edo 29).

Egutegi osoa