Abuztuaren 22tik 25era, Saski Basque 3x3 Zarautz

Aurtengoan ere Saski Basque 3x3 txapelketa izango dugu ZAST, Gipuzkoako eta Euskadiko Saskibaloi federazioen eskutik.

Abuztuan izango da, 22tik 25era bitartean, igande arratsaldean Koadrilen txapelketa ere jokatuko delarik.

Ostegun arratsaldean emango zaio hasiera mini mutilen arteko txapelketarekin. Ostiral goizean, aldiz, mini neskak arituko dira, eta arratsaldean, kadete eta junior neska-mutilak. Larunbat goizez infantil neska eta mutilek jokatuko dute eta arratsaldez, berriz, seniorrek. Igande goizean benjamin neska-mutilen txanda izango da, eta arratsaldean, txapelketari amaiera ematearekin batera, koadrilena.

Hauek dira, momentuz -beharren arabera aldatu daitezke-, kategoria bakoitzerako talde kopuru topeak:

Benjaminak (2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak) 16 kategoriako

Miniak (2009 eta 2008) 32 kategoriako
Infantilak (2007 eta 2006) 16 kategoriako

Kadeteak (2005 eta 2004) 16 kategoriako

Juniorrak (2003 eta 2002) 8 kategoriako

Seniorrak (2001 eta zaharragoak)
• Mutilak 16
• Neskak 8

Izena ematea eta informazio guztia gure webgunean: zast.eus/tresxtres

Anima zaitezte!