2019ko Euskal Kopak: Kirolbet Baskonia vs RETAbet Bilbao Basket, ACB mailan

Datorren Irailean, Euskal Saskibaloi Federazioak berriro antolatuko ditu Euskal Kopak. Eta denboraldi honetan Irailak 14, ekitaldi nagusia izango dugu Lasesarren, gure bi ACB taldeen arteko lehiarekin: Kirolbet Baskonia – RETAbet Bilbao Basket. 

Liga Endesako hasierarako 10 egun faltan, gure bi taldeek Euskal Kopa ACB txapelketako titulua bilatuko dute. Maila handiko neurketa hau Irailak 14 jokatuko da, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian.

2018ko edizioan, RETAbet Bilbao Basket txapelduna bihurtu zen, Delteco GBC taldeari irabazita.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA

Sei taldeek hartuko dute parte 2019ko Emakumezkoen Euskal Kopan. Lehen fasea Irailak 7 hasiko da, LF2ko hiru taldeekin:

1.J: Añares Rioja ISB – GDKO Ibaizabal (Irailak 7)

2.J: Ausarta Barakaldo EST – Añares Rioja ISB (Irailak 14)

3.J: GDKO Ibaizabal – Ausarta Barakaldo EST (Irailak 15)

Lehen fasearen irabazleak Irailaren 20 eta 22an Durangon ospatuko den Lauko Finalerako txartela lortuko du. Kanporaketak:

1.      FINALERDIA: Lointek Gernika – IDK Gipuzkoa

2.      FINALERDIA: RPK Araski – 1. Fasearen irabazlea

FINALA: Irailak 22, Igandea

2018ko edizioan, RPK Araskik titulua lortu zuen berriro, Lointek Gernika Bizkaiari irabazi ondoren finalean. 

EUSKAL KOPA LEB

Gure LEB Ligetako taldeek bere Euskal Kopa jokatuko dute Amorebietako Larrea Kiroldegian.

Irailaren 6an, Zornotza ST eta Juaristi ISB taldeen arteko finalerdia.

Eta Irailaren 8an, final handia Delteco GBC eta finalerdiaren irabazlearen artean.

EUSKAL KOPA EBA

7 taldeekin, Euskal Kopa EBA bi faseetan banatuko da. Lehenengoa, bi multzo eta hiru jardunaldiko ligaxka bat (Irailak 7-8, 14-15 eta 21-22).

A Multzo: Baskonia, Mondragon Unibertsitatea eta Ulacia Zarautz.

B Multzo: CB Santurtzi SK, Easo, Goierri Iparragirre 2020 eta Tabirako Baqué.

Irailaren azken astebukaeran jokatuko da Final Laukoitza. Larunbatean, finalerdiak ospatuko dira (1A vs 2B eta 1B vs 2A) eta igandea, finala eta 3. posturako neurketa.