19/20ko FEB Lehiaketetako egutegiak

Aste honetan, 2019/20ko denboraldiko zozketak ospatu dira. Euskadik ordezkaritza berriro izango du maila guztietan eta 16 taldeek jokatuko dituzte FEB Lehiaketak. Hauek dira irailean hasiko den denboraldiko egutegiak.

URREZKO LEB


Delteco GBC
taldeak denboraldia hasiko du Coviran Granadaren kantxa zailan, irailaren 28 edo 29ean. Marcelo Nicolaren taldeak Leyma Coruñaren aurka jokatuko du bere lehen etxeko partida.

Urtarrilaren 10ean bukatuko da lehen itzulia (Caceres-en aurka), Printzesa Kopa 2020ko Otsailaren 3 edo 4an jokatuko da eta denboraldiko azken jardunaldia Maiatzaren 8an ospatuko da. 

EGUTEGIA PDF


ZILARREZKO LEB

Zornotza STak denboraldiko lehen partido jokatuko du Larrean, Circulo Gijon-en aurrean. Eta Juaristi ISB taldeak Andalutziara bidali behar izango du CB Marbellaren aurka jokatzeko.

Euskal derbia lehen itzuliko azken jardunaldian izango da, Azpeitian. Eta lehen faseko azken partidan, Larrean.

Denboraldiko lehen zatia Azaroaren 23an bukatuko da.

EGUTEGIA PDF


DIA LIGA

Gure hiru talde etxeko taldeak izango dira Irailaren 28 eta 29an jokatuko den denboraldiko lehen jardunaldian: Lointek Gernika Bizkaia-Nissan Al-Qazeres Extremadura, IDK Gipuzkoa-Quesos El Pastor eta RPK Araski-Embutidos Pajariel Bembibre.

Eta hauek izango dira 19/20 denboraldiko euskal derbiak:

7.J: RPK Araski - IDK Gipuzkoa

10.J: RPK Araski - Lointek Gernika Bizkaia

13.J: Lointek Gernika Bizkaia - IDK Gipuzkoa

Lehen itzulia Abenduaren 20an bukatuko da eta denboraldiko azken jardunaldia 2020ko Apirilaren 4an ospatuko da.

EGUTEGIA PDF


EMAKUMEZKOEN LIGA 2

Denboraldia Urriaren 5ean hasiko da eta gure hiru taldeek etxean jokatuko dute: Añares Rioja ISB-Sinergia Real Canoe, GDKO Ibaizabal-Pacisa Alcobendas eta Ausarta Barakaldo EST-Baxi Ferrol

Eta hauek izango dira 19/20 denboraldiko euskal derbiak:

10.J: Añares Rioja ISB-Ausarta Barakaldo EST

11.J: GDKO Ibaizabal-Añares Rioja ISB

12.J: Ausarta Barakaldo EST-GDKO Ibaizabal

Lehen itzulia 2020ko Urtarrilaren 11an bukatuko da eta denboraldiko azken jardunaldia 2020ko Apirilaren 11an ospatuko da.

EGUTEGIA PDF

EBA

Se ha hecho esperar pero finalmente los equipos vascos de EBA ya tienen su calendario en el grupo AA. Finalmente son 15 equipos los encuadrados en este  grupo con los 7 conjuntos vascos. Y en la primera jornada del 6 de octubre ya tenemos el primer derbi, será entre el Baskonia y el Zarautz.

EGUTEGIA PDF