Gipuzkoa sufrió para alzarse con el título (foto: bizkaiabasket.com)

Infantilen txapelketako 3. Jardunaldia: Gipuzkoan, averageak salbatu zuen mutilletan eta erraz irabazi zuen nesketan.

Gipuzkoako infantilen selekzioek landutako garaipenak lortu zituzten, nahiz eta mutiletan pentsatua baino gehiago sufritu.

Astearte goiza garaipen garbi batekin hasi zen gipuzkoako neskentzat, Nieves Aranburuk zuzendutako selekzioak, 54-83 irabazi zuen, non hasieratik amaieraino gehiago zirela erakutsi zuten. Lehen laurdenetik ikusten ziren bi selekzioen diferentziak, gipuzkoarren jokuaren abiadura handiak markagailuan aurretik jartzea baimendu zien, 9-18 batekin iritsiz lehen laurdenaren amaierara. Bigarren laurdeneko rotazioek ez zuten alderik izan Gipuzkoan, non abantaila haunditzen jarraitu zuen, Araba hobeago baten aurka. Iñaki Ortegarenak laurden hobea egin zuten bigarrengoan, baina ala ere Gipuzkoak atsedenera 14 puntuko abantailarekin joatea lortu zuen 21-35.

Aldageletatik irten ondoren partida berdindu egin zen, Araba hobetzen joan zen baina ez zen diferentzia txikiagotzera heldu azken laurdenaren aurretik 70-55. Azkenengo laurden honetan, Gipuzkoak 8-20ko partzial batekin eman zion amaiera partiduari.

Araba 54 (9+12+ 25+8): López de Luzuriaga (2), Baquedano (6), Para (3), Gutierrez (9), Ortiz de Urbina (2), Leza 11), Prol (3), Zurbano (4), Gutierrez (8), Arregui (2), Hernández (0), Latorre (4).

Gipuzkoa 83 (18+17+28+20): Larrañaga (0), Olaizola (4), Olavarria (2), Alcalde (2), Aizpurua (24), Sainz (2), Maraña (2), Iturri (7), Erauncetamurguil (18), Dominguez (8), Gorria (11) y Larrañaga (3).

Mutilen kategorian, Alabak ustekabezko partidarekin hiru probintzien berdinketa bilakatu zuen, baina Gipuzkoak lehenengo partiduko emaitzei esker garaile bilakatu zen basketaverage hobeari esker.
Partidua berdindua izan genuen, lehen laurdenetik, bi selekzioetako inork ezin izan zuen partiduaren kontrola mantendu, saskiratzeen artu-eman honek Arabakoen alde utzi zuen markagailua 22-19 laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena ez zen oso ezberdina izan, bi selekzioek artu-eman berdinean jarraitzen zuten, Arabakoak saskira begira gehiago asmatzen zuten eta honetaz baliatuz atsedenera 4 puntuko abantailarekin iritsi ziren 43-39.

Aldageletatik itzultzean, Arabako selekzioak garaipenarekin sinizten zuten. Hiruko marratik izan zuten asmatze handia dela eta 27-15eko partziala sartu zion Gipuzkoarrei, honekin beharrezko zituen 20 puntuak gertu edukitzea lortu zuen 70-55.

Azken laurdena, Arabaren aldeko 7-0eko partzial batekin hasi zen, non 5. minutuan 20 puntuko abantaila lortzen zuen, 77-55. Hau izan zen Gipuzkoarrek erreakzionatu zuten garaia, Iker Buenoren taldeak 0-8ko partziala sartu zuen, honekin txapelketa bere alde jarriz. Amaieran, 84-70 Arabaren aldekoa izan zen, baina nahiz eta partiduaren irabazleak izan ez zuten beharrezko abantaila eskuratu txapelketa bereganatzeko.

Araba 84 (22+21+27+14): Olarte (18), Marquinez (0), Basterra (0), Tamame (0), Aguirre (14), Etxebeste (14), Maestre (3), Aldea (0), Ocariz (14), Tobalina (0), Arroyo (14) y Pereda (2).

Gipuzkoa 70 (19+20+15+17): Malet (3), Azpeitia (2), Cordón (3), Paton (3), Odriozola (3), Urrestarazu (6), Azurmendi (0), Merketegi (17), Ibarloza (17), Astigarraga (7), Fernández (5) y Zabarte (5).

Infantiles. Araba-Gipuzkoa Femenino.pdf Infantiles. Araba-Gipuzkoa Masculino.pdf