ARGAZKIA:Gernika KESB

INFANTIL ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Denboraldiko amaiera gure taldeentzat

19/20ko denboraldia bukatu da gure taldeentzat. Loiola Indautxu 05 eta Trelec Gernika KESB-ak galdu egin dute Infantil Mailako Espainiako Txapelketetako final zortzirenetan. Bilbotarrek ez ditu aukerarik izan faborito handiaren aurka. Eta hasiera txarrak zapuztu ditu gernikarrak.


MUTILAK

REAL MADRID 94 – LOIOLA INDAUTXU 05 44

Ia ezinezko misioa zen eta horrela izan da. Loiola Indautxuk bere helburura heldu zen jada final zortzirenak jokatuz eta txapelduna eta faborito handiaren kontra jokatzea sari handia da. Eta logika bete da. Hasieratik, Madrileko taldearen nagusitasun argia (14-2) eta aukerarik gabe bilbotarrentzat. Azken laurdenaren hasieran akta itxi du Real Madrilek.

NESKAK

BOSCO SALESIANOS 71 – TRELEC GERNIKA BIZKAIA 49

Lehen fase perfektuaren ondoren, lehen porrotak etxera bidali ditu bizkaitarrak. Neurketaren klabea hasieran izan da: 22-2ko emaitza Galiziako taldearentzat eta partida ia erabakita. Gernikak erreakzionatu eta aurre egin dio (42-31), baina 11-0eko partzialak epaia eman dio, orain bai, partidari.