ARGAZKIA: FEB

INFANTIL ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Gernika eta Loiola, final zortzirenetara

Lautik bi. Loiola Indautxu 05 eta Trelec Gernika KESB Lugo eta Marin jokatzen ari diren Espainiako Txapelketako final zortzirenetan izango dira. Bilbotarrek irabazi egin dute azken jardunaldian eta Real Madrid faborito handiaren aurka jokatuko dute. Busturialdekoek hirugarren garaipena lortu dute eta Bosco Salesianos talde galiziarrarekin neurtuko ditu indarrak.



MUTILAK

COALCI CB SANT JOSEP 73 – LOIOLA INDAUTXU 05 81

Euskadiko txapelduna final zortzirenetan ariko da. Hil edo biziko partidan, bilbotarrek txapelketako lehen garaipena lortu dute. Bizkaitarrak ihes egin dira lehen zatiko azken minututan (33-42), aurkariaren erreakzioari eutsi diote eta epaia eman diote azken laurdenaren hasieran (53-67). Bihar, sari bezala, bizkaitarrek Real Madril txapeldunaren aurka jokatuko dute.

CENTRO ASTURIANO OVIEDO 77 – EASO 05 RAVIOLINA 87

Denboraldia bukatzea garaipen eta irribarre batekin. Hau zen Easoren helburua azken partidan. Eta lortu du. Donostiarrak aurretik joan dira lehen zatian zehar (33-40). Asturiaseko taldeak buelta eman dio hirugarrenean (59-54) eta donostiarren azken laurden ikusgarria: 33 puntu garaipena hartzeko. Jon Larrea partida bikaina: 31 puntu eta 17 errebote.

NESKAK

EASO LOREA GOURMET 50 – CB SAN BLAS ALICANTE 65

Donostiako taldeak agur esan dio Marinari, berdinketa hirukoitzaren erruz eta txapelketako bigarren porrota jaso eta gero. San Blasek 5 puntugatik irabazi behar zuen eta oso ondo hasi du neurketa (13-20). Easok erreakzionatu du eta, atsedenaldian, final zortzirenetarako txartela izan du. Baina, hirugarren laurdenean, Alikanteko taldeak berriro piztu ditu alarmak (42-52). Amaierara arte saiatu dute donostiarrek, baina ezin.


MARISTAS LOGROÑO 39 – TRELEC GERNIKA KESB 53

Impecable primera fase de las vizcaínas, líderes de
grupo e invictas a octavos de final. Una ronda en la que se enfrentarán al Bosco
Salesianos. Ante las riojanas, igualdad hasta el ecuador del segundo periodo
(13-17) y clara superioridad después gracias a la defensa: 15 puntos al
descanso y 22 en el tercer periodo.