INFANTIL ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Nesken garaipen bikoitza

Gure nesken taldeek euskal ohorea salbatu dute Infantil Mailako Espainiako Txapelketetako bigarren jardunaldian. Easo Lorea Gourmet eta Trelec Gernika KESB-ak garaipenak lortu dituzte eta ia daude final zortzirenetan. Mutilen mailan, aitzitik, porrot bikoitza. Easok agur esan dio eta Loiola Indautxuk kanporaketako faserako txartela bilatuko du bihar.


MUTILAK

LOIOLA INDAUTXU 65 – LA SALLE LAGUNA 85

Euskadiko txapeldunak bigarren porrota jaso du eta bihar,
multzo faseko azken jardunaldian, final zortzirenetarako pasea bilatuko du Coalci
CB Sant Josep taldearen aurka. Traore pibota izan da protagonista Nagusia: 37
puntu, 25 errebote eta 71ko balorazioa. Pibotarren nagusitasuna arren,
bilbotarrek aurpegia eman diote lehen minututan (16-15). Gero, bere aurkariak
10 puntuko aldea lortu du eta aukerarik gabe utzi dizkie bizkaitarrei.

EASO 05 RAVIOLINA 68 – BASQUET CORUÑA 89

Donostiarrek agur esan diote Lugoko Txapelketari bigarren
porrota jaso ondoren. Lehen laurde parekatuaren ostean, galiziarrak ihes egin dira
0-12ko partzialari esker (18-33). Easok era ikusgarriaz erreakzionatu du eta 34-35ko
emaitza ipini du. Bigarren zatian, 45nako berdinketaren ondoren, A Koruñako
taldearen bultzada berria (48-59). Donostiarrek saiatzen jarraitu du (59-64), baina
2-13ko partzialak, azken laurdenaren lehen minututan, epaia eman dio partidari.

NESKAK

CB TENERIFE CENTRAL 50 – EASO LOREA GOURMET 54

Donostiako taldeak garaipen garrantzitsua lortu du final
zortzirenak jokatzeko borrokan. Euskadiko txapeldunak lehen laurdena itxi du
0-8ko partzialarekin (6-18), baina aurkariak erreakzionatu du 10-0ekoarekin
eta, atsedenaldian, buelta eman dio markagailuari (28-27). Egoera berber
hirugarren laurdenean: 0-12koa Easorentzat (31-41) eta 14-0ekoa
Teneriferentzat. Une klabe honetan, Eider Mugica agertu du: 9 puntu beste
0-12ko partziala liderra izateko eta Easo garaipenerantz eramateko.

TRELEC GERNIKA KESB 72 – CELTA ZORKA 67

Bizkaitarren garaipen handia ia final zortzirenak jokatzeko.
Lehen zati oso parekatuaren ondoren, aldaketa askorekin markagailuan (34-32),
Gernika ihes egin da lan koral handiari eta defentsa bikainari esker (51-38).
Eta azken laurdenean, Celtak aldea murriztu duenean, Nile Muguira ikusgarria
agertu da: 14 puntu 10 minututan eta 30 guztira garaipena ziurtatzeko.