ARGAZKIA: Marín Peixegalego

INFANTIL ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Trelec Gernika Bizkaia, garaile bakarra lehen jardunaldian

Espainiako Txapelketetako hasiera zaila gure infantil taldeentzat. Lugon, Mutilen mailan, Loiola Indautxuk eta Easo Raviolinak porrotak jaso dituzte. Donostiarrek galdu egin dute emozioz handiko amaieran.


MUTILAK

LOIOLA INDAUTXU 05 ‘A’ 54 – UCAM MURCIA JAUJA 79

Euskadiko txapeldunak porrot argiarekin hasi du Lugon jokatzen ari den txapelketan. Nahiz eta 0-8ko partzialarekin hasi, bilbotarrek aurpegia eman diote bigarren laurden hasierara arte (22-26). Orduan, Murtziako taldeak 4-16eko partziala eskuratu du atsedenaldira arte eta beste 0-11koa bigarren zatiko hasieran partidari epaia emateko (26-53). Bihar, Loiolak La Salle Lagunaren aurka jokatuko du (11:30)

IMPRENTA BAHÍA SAN AGUSTÍN 71 – EASO 05 RAVIOLINA 70

Porrot gogorra talde donostiarrarentzat emozioz beteriko amaieran. Hasiera txarra ostean (22-10), Easok erreakzionatu du eta aurretik joan da aldageletara (29-33). Gipuzkoarrek garaipena ukitu dute (47-55 eta 58-67), baina Balearretako taldeak partidari buelta eman dio ikusgarriko azken minututan eta garaipen garrantzitsua hartu du. Astelehean, Easo-Basquet Coruña (13:30)

NESKAK

EASO O5 LOREA GOURMET 50 – CAB ESTEPONA NEGRO 74

Euskadiko txapeldunek porro batekin estreinatu dute Marinen. Ezer gutxi egin ahal du Donostiako taldeak: andalutziarrak beti aurretik izan da eta bigarren aukera asko izan ditu (22 eraso erreboteak). Atsedenaldian, 25-39. Eta hirugarren laurdenean, Esteponak lanari azkena eman dio. Bigarren jardunaldian, Easok Tenerife Central-en aurrean jokatuko du (10:00).

TRELEC GERNIKA KESB 63 – PARADA DE LA REINA MIRAVALLE 39

Jardunaldiko poz bakarra azken txandan iritsi da. Bizkaiko
taldearen garaipen garrantzitsua final zortzirenetan sartzeko. Lehen zati oso
parekatua (22-20) eta une klabea bigarrenaren hasieran: Gernika 9-2ko partziala
eta alde interesgarria lortu du (31-22). Bizkaitarrek errenta hau kudeatzen
jakin dute eta partida itxi dute 24-4ko partzial ikusgarriarekin. Bihar, 18:00etan, lehen posturako lehia Celta Zorkaren aurka.