ARGAZKIA: FCBQ

FLAMA DEL CANIGO TORNEOA: Ausarta Barakaldo EST, txapeldun Peraladan

Asteburu handia gure Lehen Mailako txapeldunentzat. Ulacia Grupo ZKE y Ausarta Barakaldo EST-ak Flama del Canigo torneoaz gozatu dute eta, gainera, bizkaitarrak txpaledunak bihurtu dira Peraladan. Gipuzkoarrek laugarren postuan bukatu dute Llançan.


ARGAZKIAK (FCBQ)

Ausarta Barakaldo da Flama del Canigo Emakumezkoen Torneoaren
txapelduna, Unilever Viladecans BF taldeari irabazita (75-56). Gure Lehen
Mailako txapeldunak hasiera bikaina erakutsi du, 13 puntuko aldea lortuz (20-7)
lehen laurdenean. Kataluniako taldeak erreakzionatu eta aldea murriztu du
(29-22). Baina, bigarren zatian, bizkaitarrek bere nagusitasuna berriro moldatu
dute eta garaipen errazaz gozatu dute.

ESTATISTIKAK

Alberto Cearen neskek LF2ko talde berria den Citylift GEIEG Unigironari irabazi zion erraz. Barakaldoko taldeak neurketa apurtu zuen bigarren laurdenaren hasieran, 11-0eko partzialarekin eta 16 puntuko aldearekin joan ziren aldageletara, Napolitanoren hirukoari esker (35-19). Bigarren zatian, arazorik gabe aldea kudeatzeko.

ESTATISTIKAK

Bere aldetik, Ulacia Grupo ZKE-ak finalerdietan galdu egin zuen Badalones – Fruits Sec Corberaren aurka, partida oso parekatu batean. Gipuzkoarrek oso ondo eutsi diote katalan lehen bultzadari (10-24) eta aurretik sartu ziren azken 5 minututan, baina 2-18ko partzialak finalarik gabe utzi zien.

ESTATISTIKAK

Eta hirugarren posturako partidan, Gipuzkoako taldeak galdu egin
du Occitaniako Ligaren txapelduna den Valence Condom Gers Basket-en aurka. Gure
Lehen Mailako txapeldunak aurretik bukatu du lehen laurdena (16-14), baina
0-9ko partzialak aurretik ipini die frantziarrei. Eta bultzada hau aprobetxatu
du Valencek bigarren laurden bikaina ixteko (32-39). Bigarren zatian, frantziarrek
10 puntuko aldea lortu dute eta Ulaciaren erreakzioa (57-63) ez da nahikoa izan
(63-73).

ESTATISTIKAK