ARGAZKIA: Ekaitz Otxoa - San Prudencio

GIZONEZKOEN 2. MAILA: Alkideba Ointxe, nahikotasunez Lehen Mailara (48-65)

Bukatu da 18/19ko denboraldia Gizonezkoen 2. Mailan. Vitoria-Gasteizko San Prudencio ikastetxean jokatutako final handian, Alkideba Ointxek bigarren igoerako txartela lortu du, La Salle-ri irabazita (48-65), hirugarren laurdenean erabakitako partidan.


LA SALLE 48 - 65 ALKIDEBA OINTXE

Lehen minututan, bi taldeek urruneko jaurtiketak bilatu dituzte, asmatzerik gabe, hori ere bai. Andoni Aranzabalek lehen hirukoa saskiratu du (2-7), baina Mikel Santanak erantzuna eman dioa 11nako berdinketa ipintzeko. Bilbotarrek alternatiba gehiago aurkitu dituzte eta I˝igo Van Koningslook aurrea hartu du. Baina lehen zatiko azken txanpan, Ointxek hiru hiruko sartu ditu (Aranzabal, Lorenzo eta Ceciaga) La Salleren aldea murrizteko (28-26)

Bigarren zatian, moreek kolpe handia eman diote finalari. Oyarzabal (2) eta Apellaniz-en hirukoek egoerari buelta eman diote 3 minututan: 0-15ko partziala eta 28-41ko emaitza. Bilboko taldeak erreakzionatu nahi izan du, baina ezinezkoa izan da urrunetik ez dutelako asmatu (18/0 hirukoetan). Alkideba Ointxek egoera kontrolatu du eta garaipena eta igoera eskuratu du estutasunik gabe.

ESTATISTIKA

ARGAZKIAK