Kadeteen txapelketako 3. Jardunaldia: Gipuzkoa erraz gailendu da mutiletan eta nesketan erremontada lortu zuten.

Gipuzkoako selekzioek lortu zuten titulua bai neskeketan eta bai mutilletan.

Goiza zeregin zail batekin hasi zen Aitor Bearen neskentzat, zeren txapelketa irabazteko 18 puntuko diferentziaz irabazi behar zuen hiruko berdinketa bat billatu eta titulua lortzeko. Gipuzkoako jokalariak hau jakinda, garaipenaren bila irten ziren jokalekura, defentsako lan on batekin eta transizio azkarrekin lehenengo abantailak lortu zituzten markagailuan, 19-14 batekin. Bizkaitarrek ez zuten lortu gustura egotea kantxan, honekin batera,gipuzkoarrak abantaila handitzen joan ziren markagailuan, 13 puntuko aldearekin joanez atsedenera.

Aldageletatik irten ondoren gipuzkoarrek berriro alde egitea lortu zuten, baina Naiara Aurreren neskek, 8-0eko partzial bati esker partiduan sartzea lortu zuten, 41-30, markagailu honekin txapelketa bereganatuz. Hemendik aurrera bizkaitarrek hiru puntuko jaurtiketa gehiegi egin zituzten, laurdenaren amaieran 15 puntuko aldea utziz 50-35, markagailu honekin txapelketa guztiz irekia gelditzen zelarik.

Azken laurdenean, Bizkaitarren diferentziak murrizteko presak, ondo aprobetxatuak izan ziren gipuzkoarren partetik, 22 puntuetara iritsi arte amaieran 70-48, honi esker Euskadiko txapelketa bereganatu zuten basketaverrage hobea lortu baitzuten.

Gipuzkoa 70 (19+16+15+20): Iturralde (0), Galdos (0), Ugarte (0), Martínez (8), Taboada (0), Lizarazu (22), Uria (15), Barrena (0), Otxoa (0), Besga (13), Eguileor (12) y Mannion (0).

Bizkaia 48 (14+8+13+13): Sarasola (10), Iruskieta (0), Fernández (5), Zenigaonaindia (7), Romo (0), Landazabal (2), Herrero (0), Aperribai (0), Urrutia (12), Echavarria (0), Totorikaguena (12) y Arnedo (12).

Bigarren partiduak ez zuen eduki nesken partidako intentsitate bera, Gipuzkoako selekzioak 113-74 irabazi zuen atsedenerako apurturik zegoen partidua.

Neurketa Gipuzkoarren defentsa oso bizkor batekin hasi genuen eta honekin lehenengo abantailak markagailuan, 15-6 5. minutuan. Bizkaiarrak ala ere jokua kontrolatzea lortu zuten azken minutuetan, 22-18 amaitu zela laurdena. Bigarren laurdenean berriro ere Gipuzkoak jarri zuen erritmoa, kantxa osoko presio gogor batekin markagailuan aldea handitzea lortu zuten, saskiratze errazak lortu baitzituzten, atsedenera 19 puntuko abantailarekin joatea lortuz, 61-42.

Aldageletatik irten ondoren partidua gustiz apurtu zen, Gipuzkoaren partzial berri batek oso ikututa utzi zuen Bizkaiako selekzioa, non ezin izan zuten gelditu Gorka Zurutuzaren taldea, 30 baloi errekuperatuz eta 22 galduaz. Gauzak horrela, hirugarren laurdenaren amaieran 92-52 markagailua zegoen.
Azkeneko hamar minutuetan bi taldeak saskiratzeak txandakatzen joan ziren, amaierako 113-74 emaitza markagailura igoaz.

Gipuzkoa 113 (22+39+31+21): Martínez (3), Zugasti (2), Maiz (10), Oroz (26), Gurrutxaga (13), González (4), Ibarloza (13), Artamendi (0), Amubieta (7), Bidasoro (9), Landa (3) y Urtxulutegi (23).

Bizkaia 74 (18+24+10+22): Maurtua (9), Mugica (6), Peña (7), Fernández (4), Zarrandikoetxea (4), Enriquez (0), López (3), Saitua (0), Alonso (17), Gabriel (14), Goti (6) y Pérez (4).

Cadete. Bizkaia-Gipuzkoa femenino.pdf Cadete. Bizkaia-Gipuzkoa masculino.pdf