ARGAZKIA: Federación Andaluza Baloncesto

KADETE ESPAINIAKO TXAPELKETA: Fundación 5+11k 8. postuan bukatu du

Zortzigarren postuan bukatu du Huelban ospatu den Kadete Espainiako Txapelketa Fundación 5+11k. Gasteiztarrek Barça Lassaren aurka galdu zuten final laurdenetan, aukerarik gabe (58-104). Eta zazpigarren posturako borrokan, Unicaja Andaluciak neurketa kontrolatu du hasieratik amaierara.


FUNDACIÓN 5+11 58 - BARÇA LASSA 104

Baskonistaren amesta final laurdenetan amaitu zen, Bartzelonak bere indarra erakutsi zuenean. Partidaren hasiera klabea izan zen: 14-31ko partziala Kataluniako taldearentzat. Fundacion 5+11k hobeto jokatu zuen bigarren laurdenean, baina behin betiko kolpea hirugarrenean iritsi zen, 4-30ko emaitzarekin.

UNICAJA ANDALUCÍA 74 - FUNDACIÓN 5+11 65

Nekez atsedenik gabe, Gasteizko taldea beti atzetik joan zen Unicajaren aurkako zazpigarren posturako borrokan. Andaluziarrek 9 puntuko aldea lortu zuten lehen laurdenean (25-16) eta gasteiztarrek ezin izan dute aldea murriztu.