GIZONEZKOEN 2. MAILA: Gasteizek emango du bigarren igoerarako txartela

Denboraldia bukatzen da Gizonezkoen 2. Mailan asteburu ikusgarri batean. Vitoria-Gasteizko San Prudencio Ikastetxean jokatuko da Igoera Fasea. Gasteizko taldea da anfitrioia eta Ointxeren aurka jokatuko du finalerdietan.

Gipuzkoarrak bigarren sailkatua dira, aberage-ri esker. Pasaden denboraldian, San Prudenciok finala galdu zuten Urgatziren aurka eta asteburu honetan ezuste handia sortu nahi du. 

Bigarren finalerdian, derbi bizkaitarra izango dugu, La Salle eta Mungiaren arteko lehiarekin.

Partidak zuzenean jarraitu ahalko dira San Prudencio ikastetxean eta basketbasko.nbn23.com. Eta informazio guztia, gure sare sozialetan eta gure web orrialdean.