ARGAZKIA: FAB Huelva

KADETE ESPAINIAKO TXAPELKETAK 4.J: Fundación 5+11, berriro final laurdenetan

Gasteizko taldea berriro izango da Mutilen Kadete Txapelketako final laurdenetan garaipen argia lortu eta gero EM Pielagos-en aurrean. Alberto Ausin-en mutilak aurretik joan dira hasieratik eta hirugarren laurdenean epaia eman diote. Easo Slam! Gigantes-ek, aitzitik, agur esan dio Huelban ospatzen ari den Nesken Kadete Txapelketari faborito handietako bat den Snatt’s Femení Sant Adriaren aurka galdu ondoren.


FUNDACIÓN 5+11 79 – EM PIELAGOS 66


Nekez atsedenik gabe, Alberto Ausinen mutilek Mutilen Kadete txapelketako final zortzirenei aurre egin diete. Eta nahiz eta nekadura, Fundación 5+11k neurketaren hasiera ikusgarria izan du: 15-6ko emaitza 5 minututan. Kantabriarren hutsartea, baina gasteiztarrak +12ra iritsi dira (23-11). Pielagos-en erreakzioa (25-20) eta 7-0ekoak lasaitasuna eman dio Gasteizko taldeari (45-34 atsedenaldian). Bigarren zatian, gasteiztarrek neurketa kontrolatu dute defentsari esker eta neurketa erabakita utzi dute 13 minuturen faltan (55-38).

Bihar, final laurdenetan, Fundación 5+11 taldeak Barça Lassa eta Movistar Estudiantes-en arteko lehiaren irabazlearen aurka jokatuko du.


SNATT’S FEMENÍ SANT ADRIÁ 68 – EASO SLAM! GIGANTES 37

Faborito handia eta azken bi txapelketako txapeldunak ez die aukerarik eman Ion Ormazabal-en neskei. Sant Adriaren hasiera ikaragarria (13-0eko partziala eta 22-4ko emaitza lehen laurden bukatzerakoan partidari epaia emateko.

Nahiz eta partida galduta izan, donostiarrek lanean jarraitu dute eta bigarren laurdena irabazi egin dute 11-13ko emaitzarekin (33-17 atsedenaldian). Jarraitzen, kataluniarren 15-3ko partziala bere nagusitasuna berresteko.