GIZONEZKOEN 2. MAILA: Alkideba-Ointxe, La Salle, Mungia y Lakua Centro-San Prudencio taldeek igoera bilatuko dute

Gizonezkoen Bigarren Mailako Liga Erregularra bukatu da pasaden astebukaeran. Eta asteburu honetan, lau taldeek bilatuko dute igoerako bigarren postua.

Ia dena erabakita zegoen azken jardunaldia baino lehen. Alkideba Ointxek bigarren postua ziurtatu du, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoari irabazita (78-75). Bilbotarrek erremontada bikaina sortu dute, baina denborarik gabe geratu dira eta denboraldia bukatu dute jaitsierako postutan.

La Salle hirugarrena da. Imanol Peraren taldeak garaipera lortu du Cafes Aitona Askatuak-en aurka (70-54), baina aberagea galduta zuen Ointxerekin.

Lauko Finala jokatuko duten lau taldeek irabazi egin dute azken jardunalduan. Mungiak mendean hartu du Erroibide Irun (68-75) eta Lakua Centro San Prudenciok Urdaneta gainditu du (46-84). Arabarrak izango dira Lauko Finaleko anfitrioiak.

Gainera, Leioak, jada Lehen Mailan, denboraldiari agur esan nahi izan dio beste garaipen batekin (50-78ko emaitzarekin Cafetería Tartalo Ibaizabal-en aurka). Eta Landakon, Tabirako Baquek Unamunori irabazi dio (71-65), hamargarren postuan bukatzeko eta maila mantentzeko.