ARGAZKIA: Federación Andaluza Baloncesto

KADETE ESPAINIAKO TXAPELKETAK 3.J: Fundación 5+11 y Easo Slam! Gigantes, final zortzirenetara

Sei euskal taldeek hasi zituzten Kadete Mailtako Espainiako Txapelketak, baina bakarrik biek jokatuko dute final zortzirenak. Nesken mailan, Easo Slam! Gigantes donostiarrek faborito handia den Sant Adriaren aurka jokatuko du (16:00etan). Eta Mutiletan, garaipen handia lortu eta gero, Fundación 5+11k EM Pielagos-ekin neurtuko ditu indarrak (12:00etan).


PONCE VALLADOLID 69 – GERNIKA KESB 53

Final zortzirenetan izateko partida klabean, Mikelo Retolazaren neskek agur esan diote Valentziari hirugarren porrota jaso eta gero. Berdintasun handiko lehen laurdena (16-12), baina valladolidtarrak ihes egin dira bi hirukoei esker (24-14). Hortik aurreta, Ponceren aldea 6-10 puntuen artean mantendu da azken laurdenaren hasierara arte, noiz Valladolideko taldeak epaia eman die bizkaitarren asmoei.

ARANGUREN MUTILBASKET 58 - MONDRAGON UNIBERTSITATEA OINTXE ARASKI 56

Ointxe Araskik irabazi egin behar zuen final zortzirenak jokatzeko, baina ezin. Mondragon-en taldearen lehen zati handia, partidaren eta markagailuaren erritmoa kontrolatuz (atsedenaldian, 23-33). BIgarren zatian iritsi da nafarren erreakzioa, azkeneko kutz ala pilara iristeko. Eta Aranguren-en garaipena eta pasea lortu du.


EASO SLAM! GIGANTES 41 - CELTA 50

Donostiarrek ezin izan diote txapelketako faboritoari irabazi. Celta beti aurretik joan da, baina asko lan egin behar izan du garaipena lortzeko. Celestek 6-19ko partzialarekin hasi dute neurketa, baina gipuzkoarrek ez dute amore eman eta, azken laurdenean, galiziarren aldea murriztu dute, nahiz eta nahikoa ez izan. Final zortzirenetan, Sant Adria izango da Euskadiko txapeldunaren aurkaria.

CBSI SEGUROSOCA.COM 36 – EASO URDABURU 65

Donostiarrak bi garaipenekin joan dira Huelbatik, baina final zortzirenarik gabe multzoko faborito handiaren aurka galdu eta gero. Hasiera bikaina izan dute Oscar Sotomayorren mutilek, partida ia erabakita utziz 0-16ko partzialari esker (5-24). Gero, inongo arazorik donostiarrentzat, bere aurkaria baino oso hobeagoak.

FUNDACIÓN 5+11 77 - REAL BETIS 74

Luzapenean, Gasteizko taldeak garaipen oso garrantzitsua hartu du Betis-en aurrean. Alberto Ausin-en mutilak 4 puntugatik galtzen ari ziren 9 segunduren faltan, baina berdintzea lortu zuten eta, luzapenean, irabazi egin zuten, multzoko bigarren postuan harrapatu zuten eta Real Madrid-i ihes egin zioten. Asteazkenean, Pielagos izan da gasteiztarren aurkaria,

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 60 - SATELCA 71

Bere lehen aldiz Espainiako Txapelketak, bilbotarrek agur esan diote Huelbari multzoko fasean. Azken jardunaldian, Aitor Uriz-en taldeak galdu egin du Satelcaren aurka. Extremadurako taldeak azken laurden bikaina egin du garaipena eskuratzeko (12-23).