ARGAZKIA: Aranguren Mutilbasket

EMAKUMEZKOEN 2.MAILA: Aranguren Mutilbasketek igoera berretsi du

Emakumezkoen 2. Mailako Liga Erregularra bukatu da eta pronostikoak bete dira. Aranguren Mutilbasket da txapeldun berria, CB SanIgnaciori irabazita, eta igoera lortu du. Igoera Fasea Leioako Kandelazubieta Kiroldegian jokatuko da datorren asteburuan: Leioa-Araba eta Ardoi-San Ignacio izango dira larunbateko finalerdiak.

Aranguren Mutilbasketek ez zion aukerarik nahi izan Ardoiri. Liderrak ososendo hasi du CB Sanignacioren aurkako partida (22-9) eta hirugarren laurdenean epaia eman zion, garaipena (84-50), titulua eta igoera lortzeko.

Denboraldia bukatu da berdinketa hirukoitzarekin bigarren postuan. Leioa Lauko Finaleko anfitrioia izango da jaitsierako postutan dagoen Arri BKL gainditu eta gero (68-22). Luis Ledesmaren neskak hasieratik aurretik joan ziren bigarren postua ziurtatzeko.

Megacalzado Ardoi, San Ignacio eta Araba La Bolsa Generosa ere ariko dira Igoera Fasean. Azken jardunaldian, hirurek lortu dute garaipena: Bera Bera MRW Amara 43 - Ardoi 52, Fabiolas San Antonio 36 - San Ignacio 57 eta Getxo 42- Araba La Bolsa Generosa 47.

Gainera, Askartzak Mazarredo Fisioterapia Unamunori irabazi zion (53-59) Bizkaiko Derbian. Leioako taldeak seigarren postuan bukatu du denboraldia. Eta Mungiak mendean hartu zuen Hyundai Autolasa (50-56).