ARGAZKIA: La Alqueria

KADETE ESPAINIAKO TXAPELKETAK J2: Bakarrik Fundacion 5+11 minik gabe atera da

Bigarren jardunaldia Kadete Mailako Espainiako Txapelketetan eta, sei partidetan, bakarrik garaipen bat, Fundación 5+11k lortutakoa. Asteartean, multzo faseko azken jardunaldian.


GERNIKA KESB 43 – BASKET ALMEDA 78

Bigarren porrota talde bizkaitarrarentzat, atsedenaldian erabakitako partidan. Kataluniako taldeak hasiera bikaina izan du (2-11) eta Mikelo Retolazaren nesken erreakzio ona (10-13). Berdintasun minutuak, behin betiko kolpea baino lehen: 0-16ko partziala (17-40) eta 0-9koa lehen zatia bukatzeko (19-49). Bihar, multzo faseko azken jardunaldian, Gernika KESB taldeak irabazi behar du final zortzirenetan izateko.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA OINTXE ARASKI 54 - FEMENÍ MARESME 83

Bigarren jardunaldia eta bigarren porrot argia Ointxe Araskirentzat. Okafor eta Gassamaren botere fisikoa klabe izan da lehen laurdenetik (14-29) eta Alex Susoren neskek ez dituzte garaipen aukerarik izan. Ointxe Araskiko taldeak kanporaketetako faserako pasea bilatuko dute asteartean, Aranguren Mutilbasketen aurkako neurketan.

PICKEN CLARET 63 - EASO SLAM! GIGANTES 55

Donostiarrak atzetik joan dira lehen minututan, baina partidaren lidergoa hartu dute defentsari esker. Atsedenaldian, 29-31ko emaitza. Baina hirugarren laurdenean, Picken Claret neurketaz jabetu da eta galdutako baloiak ondorioak izan ditu Easo.

EASO URDABURU 57 – TECNYCONTA ZARAGOZA 109

Multzoko faborito handiak ez dio aukerarik eman Donostiako taldeari. Oscar Sotomayor-ren mutilek ia agur esan diote (mirari handia salbu) Espainiako Txapelketari, bere aurkaria hobeagoa izan den partidaren ondoren. Hasierako 5-3tik 8-29ra pasatu da eta lehen laurdena amaitu da 12-36ko emaitzarekin. Gipuzkoarrek lanean jarraitu dute, baina Zaragozako taldearen nagusitasuna dudagabea izan da.

EM PIELAGOS 74 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 65

Bigarren jardunaldian, talde bilbotarrak agur esan behar izan dio Huelbari. Neurketa klabean, Aitor Urizen mutilek galdu egin dute final zortzirenak jokatuko dituen EM Pielagos-en aurka. Lehen laurden parekatuaren ondoren (20-18), kantabriarrek 9-0eko partziala lortu dute (29-19). Hortik aurrera, multzoko liderra beti aurretik izan da. Bilbotarrek saiatu dute, 2 puntutara hurbildu dira (57-55), baina 8-0ekoak partidari epaia eman dio.

VALLADOLID 65 - FUNDACIÓN 5+11 93

Denboraldiko lehen porrotaren ondoren, Alberto Ausin-en taldeak erreakzio bikaina erakutsi du, Valladolid-i irabazita. Fundacion 5+11k oso ondo hasi du partida, baina Valladolid-ek gasteiztarren erritmoa jarraitzea lortu dute azken laurdenera arte (52-61). Azken 10 minututan, arabarrek erakustaldia eskaini dute: 13-32ko partziala txapelketako lehen garaipena lortzeko.